inprimatu
Usoa ta euskalduna. Amalauduna
Izenburua:
Usoa ta euskalduna. Amalauduna
Sinadura:
Arzak, Antonio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arzak, Antonio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1885
Argitalpenaren urtea:
12
Alea:
Orrialdea:
247

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Usoa ta euskalduna

 

Arzac, Antonio

 

 Bi uso bizi ziran Euskal-errian

 Elkar maiterik guztiz zorionian,

 Biak kabi batean jaiotakoak,

 Biak amacho batek azitakoak,

 Bat botarik ekaitzak itsasoz aronz

 Geldituzan laguna itsasoz ononz,

 Eta geroztik bien urrungachoak

 Ziruriten ¡ai! antsi dolorezkoak!

 Egatzen ziran elkar ikusi nairik

 Baña alferrik; ta beiñ lurra utzirik

 Joan ziran zuzen gora ¡an! bildutzera.

 Gu ¿non bilduko gera? ¡O Euskaldunak!

 Guk ta Amerika-ko gure lagunak

 ¡Epa dezagun! ¡ega! Zeru aldera!

 


inprimatu