inprimatu
Urikalduak!
Izenburua:
Urikalduak!
Sinadura:
Arzak, Antonio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arzak, Antonio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1882
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
Orrialdea:
598

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Urikalduak!

 

Arzac, Antonio

 

 Ederra zera ¡o itsasoa!

 Daña zu baño ederragoa

 Da zuregatik alargunari

 Isurtzenzaion ¡malko tantoa!

 Sendoa guztiz dezu orroa

 Baña neretzat sendoagoa

 Da zuregatik umezurtzari

 Jaiotzenzaion ¡zizpuruchoa!

 Garratza dezu zurrunbilloa

 Baña au baño garratzagoa

 Da gurasoak ¡semerik gabe!

 Botatzenduten ¡antzi eroa!

 ¡O Jaungoikoa! Zuk dezu ¡bai! Zuk

 Oek ainbbste maitetakoa,

 Itsaso bagak etzuten ito

 Ark eginzizun orazio,

 ¡An!... urazpitik bialduzizun

 Gaisoak bere biotz osoa,

 Gurutze Santu Lezokoari

 Erreguturik ¡barkazioa!

 ¡Aur, emazte ta gurasoentzat

 Eskaturikan konsueloa!

 ¡O Jaungoikoa!... ¡Aita zera ta

 Emanzenion zure kolkoa

 Eta Lurrean zabaltzendezu

 Karidadeen usai gozoa!

 ¡Poztugaitezen!... Zeruan dago

 Gure betiko ¡amorioa!

 


inprimatu