inprimatu
Oroitz bat Jose Maria Lizana jauna-ri
Izenburua:
Oroitz bat Jose Maria Lizana jauna-ri
Sinadura:
Arzak, Antonio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arzak, Antonio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1882
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
Orrialdea:
82

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Oroitz bat Jose Maria Lizana jauna-ri

 

Arzac, Antonio

 

 Euskal mendiak ikusten ditut

 Aritz igarrez jantziak

 Erdal aizeak igarturikan

 Beren lengo zaiñ aundiak,

 Beren arkaitzak ez dira denak

 Nere negarrak bustiak

 Baña arkiturik geien geienak

 Anai odolez betiak.

 

 Erreak gure jaiotz echeak

 Illak guraso legiak

 Nastuak pillan eta borroka

 Lagunen ezur zuriak

 Alargunaren malkoak eta

 Bere umeen antsiak!...

 ¡O nere Jauna! negarrez nion

 Zerura-alcharik begiak!...

 

 ¿Zergatik orla?... eta gis ontan

 Jarririk pentsamentuan

 Illundu zuen nere inguruan

 Argiturikan Zeruan

 Eta bakarrik gelditu nitzan

 Arkaitz maiteen onduan;

 ¡Zenbat oroitza ote zebiltzan

 Gauba-artan nere buruan!...

 

 Izar gurea,irten zaitea

 Umezurtz gaude munduan,-

 Esanaz neguen,-eta illargia

 Ateratzenzan orduan.

 ¿Zer ageri da bere itzalpean

 Aronzagoko basuan?

 

 ¿Zer ote dago nere aurrean

 Eriotz estu estuan?

 ¡Euskal-erria! ¡Anai maitea!

 ¡Euskal-erria zeguan!...

 -Elkarzaitezte, ¡arren!, esanik

 ¡Elkarzaitezte beinguan!

 Ara Irlanda nola dabillen

 Bere burua galduan,

 Eta Ungria nola dan ondo

 Bere legeak zaituan.

 

 Eta nereak ¿non dituzute?-

 -Biotzen barru barruan

 Erantzun nion, ezdakit nola,

 Itorik nere damuan,

 Eta aingeruak kantatu zuten

 -¡Bizi beti uniuan!...-

 Ta zu ¡Lizana! zure kartakiñ

 ¡An ziñan nere goguan!

 


inprimatu