inprimatu
Ongi etorria
Izenburua:
Ongi etorria
Sinadura:
Arzak, Antonio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arzak, Antonio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1890
Argitalpenaren urtea:
23
Alea:
Orrialdea:
166-167

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Ongi etorria

 

Arzac, Antonio

 

 Atozte zorionez

 Utzirik Franzia,

 Nazio aundi ori,

 Aiņ maitagarria;

 T' egin kontu zuena

 Dala gaur guztia

 Onratutzen dezuten

 Euskaldun-erria.

 

 Bidasoatik aronz

 Anaiak izanik,

 Zuetan aiek oraiņ

 Ikusten ditut nik;

 T' anaiai bezela

 Izketan jarririk

 Oroitz bat nai dizutet

 Eman biotzetik.

 

 A...! agertzen zaizute

 Begien aurrean

 Festa festen gaņean

 Donosti maitean;

 Baņa festak ill ziran

 Euskaldun-lurrean

 Gernikako Arbola

 Ill zan egunean!

 

 Pistuko da; eta gu

 Len illtzen bagera,

 Betoz zuen semeak

 Ondoren onera,

 Ta gure semeakiņ

 Pozturik batera

 Dijoazela denak

 Arren itzalpera!

 

 Ontan pensatzen degu

 Egunaz ta gabaz,

 Sekulan aztu gabe

 jainko ta Fueroaz;

 Ta bukatzera noa

 Maitero, Euskaraz,

 Esanik: Bizi bedi

 Franzia, gloriaz.

 


inprimatu