inprimatu
Maria!...
Izenburua:
Maria!...
Sinadura:
Arzak, Antonio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arzak, Antonio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1888
Argitalpenaren urtea:
18
Alea:
Orrialdea:
445

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Kristinau buru goyen aita Santu Leon XIII-garrenari

 

Ruiz Arbulo eta Gorosabel, Isidoro

 

 I.

 

 Galileako errietati

 bere ikasbide santua

 Guri erakusten ebillenean

 Jesus maisuen maisua,

 Jenezarethko ichaso ondoan,

 bein aurkitu zan lotua;

 Ta salto eginta ontzi batera,

 Joaten asi zan beste aldera.

 

 Ontzian bertan sartu zituzan

 gizon ikasle maiteak,

 Beraganduta oso eukazanak

 ainbat mirariz beteak,

 Zeintzuk ikusi euren poz pozik

 ango inguruko jenteak

 Jarritze utzela nekatu barik

 Jesusen berbak aitu gurarik.

 

 Urak egozan geldi geldiak,

 ezan sentietan aiserik,

 Eta ontzichoak topa ez eban

 ur leuna baño besterik,

 Ezan ikusten zeru urdiñean

 eldu zeiteken okerrik,

 Ta ibake onetan Jesus nausiak

 Loz ichi ebazan bere begiak.

 

 Baña andik laster puztu zirean

 ugoitza areko ur geldiak,

 Ta aise indartsu bat unean bertan

 sorturik, ontzi chikiak

 iges nai eban, baña goituta

 olatu aserre biziak,

 Luma bat legez goyan ta bian

 Ondatzen euren bitsen artian.

 

 Arritu dira ichas gizonak

 ekach gogorra ganean

 Ikusiagaz, ta ondatateko

 arrisku andien urrean

 Euren chalupa, ta oindik Maisua

 lo gozoaren bakean,

 Ez da irazartu eta ichasoan

 Zer jazoten dan ez dan gogoan.

 

 Estu estuan aurkitzen dira

 ikasle chito tristeak

 Euren ontziko arraun mardoak

 oso apurtuta nekeak,

 Gordezkerarik egin ezin da

 euren indarren batzeak,

 Gomutau dira Jesus onagaz

 Ta egin dituzan mirariakgaz.

 

 Diadarrez deike irazartu euren

 ta auspaz echunik barkuan

 "¡Jauna dirautse, galduak gara

 zeuk salbau gaizuz.s Ta orduan

 Jesus maiteak erruki artuta

 baña gorderik barruan  

 Zematzen ditu aiserretuta

 Ta esaten deutse eurai biurtuta:

 

 "Fede guchiko gizon koitauak

 ¿Zergaiti zare bildurtu?..."

 Zutinduten da ta bere agindu

 aiseak ziran mututu,

 Ta ichasoko urak espillu egi

 bere ordeagaz despuztu,

 Alan Jesusek bere ikaslari

 Egin eutsezan ainbat mirari.

 

 Ikasi daigun guzti guztiok

 egite dontsu onetan

 Geure gachurre, geure penetan

 sendagarria topetan;

 Ikasi daigun ta ez daigun aztu

 esan direan berbetan

 Nun dan munduko etorkizuna

 Nundi datorren gure osasuna

 

 II.

 

 Erromako jauregi goyenean

 Munduko altsuak deslairik ichita

 Orra gizon bat Jesusen aurrean

 Bere besoak krutzean jarrita,

 Orain diran gachakgaiti lurrean

 Zerurontz bere begiak jagita,

 Dirautso negarrez Jaungoikoari,

 ¡Parkatu Jauna zeure erriari!

 

 Bere begikust ziurra echunagaz

 Lur gañeko baster guztietati

 Dakus atsakabe garratzenagaz

 Fedea aldendurik errietati,

 Ta ichirik begiak biotz miñagaz

 Ainbeste gachurre somauagaiti,

 Jesus maiteagana biurtuten da

 Izan dein gure osasunaren prenda.

 

 Bere umearen guraso ajolatia

 Desbizitzen da gure onagaiti;

 Bere zurtazun ta jakituria

 Isuri dira alde guztietati;

 Guri erakusteko zein dan egia

 Aldenduaz gauza charretati

 Ta alan jarrita zeruko bidean

 Bizi gaitezen zorion bakean.

 

 Arimen eguzki bizierazlea

 Kristordeko eregitua lurrean,

 Bera da Jaunaren ikasbidea

 Erakusteko mundu zabalean

 Dagoana, Bera da gordetzallea

 Fede Santuarena Kristau artean:

 Bera guztien buru eta erregea,

 Zeruko atetako giltzen jaubea.

 

 Gomutarentzat otzarozallea,

 Adierarentzat izar argia,

 Borondatearen subtentzallea,

 Biotzentzat Bera maitegarria,

 Bera da graziaren emaillea,

 Bera ur biziaren iturria,

 Zeiñek gizon duiñari erbeste onetan

 Biotza atsegiñez deutse betetan.

 

 Berak eskubide arrigarriena

 Munduko altsuen gañeti dauko,

 Berak egindau legerik onena

 Gure eginbearrak ziur betetako,

 Lege zarra ta beti barriena

 Erriak bakean gordetako,

 Jaunak Sinayan otsandetukoa,

 Ta Kristok Krutzean santutuikoa.

 

 Bere bekokia ganargitua,

 Bizitzako ekach galgarrietan,

 Goitarki ederra guztiz argitsua,

 Portu segurua arriskoetan,

 Zeru illunen ustarko goratsua

 Eta erruaren gau illunetan

 Illargi garbi eta izar argia,

 Argitzen dabena izeta guztia.

 

 Orregaiti Bere deadar samurrak

 Irazartu dituz sarri ta sarri

 Lo dagozan gizon munduko guzurrak

 Darabizenak eruan ta ekarri,

 Ta lupe baten jausteko bildurrak

 Estututa, dirautse Berari:

 ¡Aita! zure umechoak emen gara

 Buruak makur zure aginduetara.

 

 Orra zelan amodioz sututa

 Agura Santu beneragarriak

 Berba egiten daben ajola artuta

 Ikusirik naibagetan erriak,

 Ta mundua daukela ingurututa

 Infernoaren ekarau itsusiak,

 Oartuten gaitu señalatuagaz

 Kontu euki daigun uts barriakaz.

 

 »¿Zer darabizube gizon zoroak

 »Beti zoriontasunaren billa?

 »¿Zelan nai dozubez zuen asmoak

 »Jarri, euki ezkero ain fede illa?

 »¿Zelan uste leike ilurtar gaisoak!

 »Itzulitzea lurreko boilla?

 »Ez bada irudusta chikienarik

 »Zorionean, siniste bagarik.

 

 »Esanda dauko Espiritu Santuak:

 »Asiera jakituriarena

 »Jaunaren bildurra dala; munduak

 »Mezprezatuaz Jaunaren izena

 »Illundu ditu biotz ta buruak

 »Zabalduta jakintza guzurrena,

 »Ta orain ikusten danean galduta,

 »¡Ori ez! diño guzuz arrituta.

 

 »¿Nor da gizartean ain ajutua

 »Ekach deslotuak eziteko?

 »¿Nun dago gizakume ain errutsua

 »Oñeztarriak menperatzeko?

 »¿Nun dago, nun, nun, gizon jakintsua

 »Eguzki barik argituteko

 »Zeruak, lurrak, odeita ichasoak,

 »Ta biztu ainbat mirari izetakoak?

 

 »Erain zituenak utsena aiseak

 »Orain batuko ditube ekachak;

 »Len emondako ejenplo doekabeak

 »Gero dakardez negar ta gachak:

 »Len ikusteurenak miñik gabeak

 »Justiziaren kontrako garaitzak

 »Gaur lengoak aztuta, gura leuke

 »Bakean bizi ondo esanen truke

 

 Agura Santu beneragarria,

 Zeruko atearen zaintzallea, 

 Onoidade guztien ganargia,

 Ondasun nausien ekarlea,

 Jakintza guztien jakituria,

 Gure pausuen giatzallea,

 Zure ikasbide Jaungoikozkoat

 Sendatuko ditu erri gaisoak.

 


inprimatu