inprimatu
Maite!
Izenburua:
Maite!
Sinadura:
Arzak, Antonio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arzak, Antonio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1887
Argitalpenaren urtea:
16
Alea:
Orrialdea:
434-435

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


¡Maite!

 

Arzac, Antonio

 

 Errechiñol zaudena

 Sasian kantari

 ¿Zer esaten dizkatzu

 Zure kabiari?

 Maitasuna dario

 Maiatzak ugari,

 Sortitz osoak dio

 ¡Agur Mariari!

 

 Lurra loak artu du,

 Dena dago isill,

 Zure lagunak daude

 Arboletan bill-bill,

 Arrats aize biguñak

 Osto bat ez dabill,

 Badiruri munduan

 Guztia dala ill!

 

 An dator Illargia

 Gauba edertzera,

 Ta loreak dijoaz

 Amets egitera;

 Izarrak aitorturik,

 Zuri aditzera,

 Aingeruak Zerutik

 Dirala atera!

 

 Ordu au aukeratzen

 Dezu minzatzeko,

 Ta da, iduritzen zait,

 Neri esateko

 Emen beko gauzetaz

 Oso aztutzeko

 Amorioa zer dan

 Nigan sentitzeko!

 

 ¡O nere mandatari

 Konsolagarria,

 Maitatzeko jaioa

 Zeraden choria!

 Ni ere ala nazu

 Onat etorria,

 ¡Amaika malkorekiñ

 Amachok azia!

 

 Esan: ¿nork eman dizu

 Dezun eztarria?

 Zure musika orrek

 ¿Non du, non, sortzia?

 ¿Zer da zuk arriturik

 Gizona uztia?

 ¡O!... ¡zeñ aundia zeran

 Izanik chikia!

 

 ¡O nola dan baneki

 Nik zure mintzoa,

 Otsezti miragarri

 Paregabekoa!

 Baña, choragarriro,

 Zuk esantakoa...

 Nere animarentzat

 Da misterioa!

 

 Agur, bada, choria

 Segi ¡bai! kantari,

 Beregan pensatzera

 Deitzen gizonari;

 ¡Belauniko jartzen naiz

 Ni Egilleari,

 Kanta guztien kanta

 Da ¡otoitz Jaunari!

 


inprimatu