inprimatu
Loyolako bidean
Izenburua:
Loyolako bidean
Sinadura:
Arzak, Antonio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arzak, Antonio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1889
Argitalpenaren urtea:
21
Alea:
Orrialdea:
284

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Loyolako bidean

 

Arzac, Antonio

 

 Zuk perlaz janzitako

 Nesk'ura negarrez

 Topatu nuen atzo,

 Ta beterik festez

 Galde nion ¿miñ dezu?...

 Neri esan nai ez?...

 Goazen ene echera,

 Musuz ta laztanez

 Amak jarriko zaitu

 Laster farrez-farrez.

 T'orduan ta geiago

 Asi zan dolorez

 Negarra zeriola,

 Esanik-am ... ak... ez

 Era... man... egiñ... du... te

 Ta... tapa... tu ... lurrez.-

 .............................

 Echean sartu nuen;

 An, amaren ordez,

 (Ama baten ordeak

 Egiñ al balitez),

 Emakume bat zegon

 Janzirikan beltzez,

 Ta artu zuen neska

 Guztiz modu onez.

 Irtenik, nere penak

 Egiñ zidan gañez:

 Zerua ageri zan

 Beterik odeiez,

 ...............

 Umezurtzen zerua

 Zan ¡ai! nere ustez!

 


inprimatu