inprimatu
Katibu!...
Izenburua:
Katibu!...
Sinadura:
Arzak, Antonio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arzak, Antonio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1883
Argitalpenaren urtea:
8
Alea:
Orrialdea:
139

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Katibu!...

 

Arzac, Antonio

 

 AMALAUDUNA.

 

 Ikusirik, chikitan, aritz arbolan,

 Kabitik aterea chorikumea

 Otzak erdi illean, indar gabea,

 Goroldiotan sartu nuen kaiolan.

 

 Karzel onetan chit maiz mintzatutzenzan,

 Etortzenziran aitak berarengana,

 Eta, chio ta chio, emanik jana,

 Nere chori gaisoa an azitzenzan.

 

 Aunditurik, arizan beti kantari,

 Baña entzunik ¡libre!... bizizanari,

 Onek pozturik, ark penatzen ninduen.

 

 ¡Nork esan bear zuen, denbora joanik

 Kant'ura bera izangonoela nik!

 Euskaldun batena da ¡zer antza duen!

 


inprimatu