Jesus-en biotza-ri! Mendiburu iltako lenbiziko eunkiurrenean
Arzac, Antonio
¿Norenada entzun degun boza?
¿Zeiñek ¡O Euskaldunak!
Senti ez du biotzean poza?
¡Zoaz sekuletako
Aspaldiko arantza zorrotza!
¡Poztu zaitez Oyarzun
Zabaldu da Jesus-en Biotza!
¡Ara, Artatik dator...
Aita Mendibururen oroitza!
¡Ibar ontako mendi maiteak!
¿Zeiñek poztutzenditu
Gaur zuen chori eta bildotsak?
¿Zeiñek gozatzenditu
Zuen umeen atzoko penak?
¿Zeiñek, zeiñek, ¡anaiak!
Euskal-erriko naigabe beltzak?
¡Ai!... ¡begirazaiogun!...
¡Gure maite Jesus-en biotzak!