inprimatu
Jesus!
Izenburua:
Jesus!
Sinadura:
Arzak, Antonio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arzak, Antonio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1884
Argitalpenaren urtea:
10
Alea:
Orrialdea:
539

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


¡Jesus!

 

Arzac, Antonio

 

 Maitea bada

 Maitallearena

 Ta maitallea

 Maitearena:

 Euskalduna da dena

 Jesusena,

 Jesus Euskaldunena.

 Baña ¡O Jesus!

 Baldin bada Munduan

 Gizon bakar bat

 Maite etzaituena,

 Jarzazu artan

 Nazun amorioa

 ¡Izan zaitez arrena!

 Ta ala nola aurra

 Lo-lo egitera

 Amachoren kolkora,

 Ala gizon gaisoa

 Etorrikoda

 Zure Biotz gozara.

 Zergatik ¿bada ezer

 Amorioak

 Benzutzen eztuena?

 ¡Ez! Ta Zuretzat ¡Jesus!

 ¡Amorioa

 Da gauzik ederrana!

 


inprimatu