inprimatu
Jesus izanik amorioa, Jesus da bizi osoa!
Izenburua:
Jesus izanik amorioa, Jesus da bizi osoa!
Sinadura:
Arzak, Antonio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arzak, Antonio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1882
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
Orrialdea:
264-266

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Jesus izanik amorioa, Jesus da bizi osoa!

 

Arzac, Alberdi

 

 Deserri onen samintasunen

 Erdi erdian jarririk,

 ¿nola Zerura begira gabe

 bizi liteke gizonik?

 Emen lurreko gauza guztiak

 Utzitzendute ¡bakarrik!

 Ez dutelako berak bezela

 ¡Jesusengandik animik!

 

 ¡Bakardadea!... izutzen nazu,

 ¡Ez daukat ezer iñondik!...

 Gauza guztiak nerekiñ dira

 Bañau ni nago ¡bakarrik!

 Nere bizia ezin jaso det,

 Bizirikan nago illik,

 Amoriorik sentitu gabe

 ¡Jesus uztu ezkeroztik!

 

 Eziñ gizona bizi liteke

 Ezpadu amoriorik,

 Amorioa gabetanikan

 Gauza denak daude ¡illik!

 Amorioa kendu ezkero

 Ez dugo Zeruan pozik,

 Ez eta ere infernuetan

 Batere sufrimenturik!

 

 ¡Amorioa! ¡Amorioa!

 Zeruko chingar gozoa

 Chikia nitzan ezkeroztikan

 Zugana beti nijoa,

 Zuregatizan isuritzentzait

 Posturik, malko tantoa,

 Mundu ontako goru-beretan

 ¡An!... biotzean!... jaioa!

 

 ¡Amorioa!... askanazazu

 Daukata korapilloa,

 Itzalnazazu kupidaturik

 Nere zizpuru suzkoa,

 ¡Jesus! da zure asiera ta

 ¡Jesus! da zure kolkoa,

 Eramanzazu kolko artara

 ¡Gure asnase osoa!

 

 Zureak gera ¡Jesus maitea!

 Eta Zu dena gurea,

 ¡O parekorik ez dezun gauza!

 ¡Amoriozko Legea!

 Ez izutu, ¡ez! ¡gizon gaisoa!

 Laztanzazu ¡Gurutzea!

 Beti pizturik, bere oñean,

 Argi ederra, ¡Fedea!

 

 Eguzkiaren eguzki onek

 Distiatzendit barrendik,

 Amorioak erretzen nau ta

 ¡Nere onak ez du mugik!...

 Sufritzen detan geiegi edo

 Pozak naukan choraturik

 ¡Ezin det esan!... ¡ez daukat itzik!

 ¡Jesus datorkit Zerutik!

 

 ¡Jesus nerea! ¡Jesus nerea!

 ¿Nora zatozkit ordea?

 ¿Non ikusiko ote zaitut nik

 Zeru ta Lurren Jabea?

 Amorioak kabia dauka

 Sufrimentuan gordea,

 Sufritutzedan gauz arrengatik

 Esan liteke... ¡maitea!

 

 Mundu ontako atsegiña ta

 Mundu ontako nekia

 Dena da miña, galdutzen badu

 Amorioak kabia,

 Zeiñean nola ez dakigula

 Bizi dan gure bizia,

 An dagoelako, beti guretzat,

 ¡Jesus Zerutik jachia!

 

 Ez det ikusten urrez jantzia

 Ez ta ere indartia,

 Gizon onore ustel utsetaz

 Bat bakarrikan gabia;

 Ez datorkigu, ez, gure Jauna

 Iñola ere aundia,

 Baizik aur gaiso, chiki chikia,

 Gizona: ¡umilzaitia!

 

 Jesus guretzat dena egiñik

 Jaio zitzaigun aurchoa,

 Ez da gauza bat aurchoa baña

 Kupidagarriagoa,

 Estutzendute eta ez guchik

 Nere idurmen gaisoa,

 Bañan batere ez det ikusten

 ¡Aurchoa bezelakoa!

 

 Aurra kupitzen pasako nuke

 Nik nere bizi osoa

 Gizon egiñik ezpalioke

 Jesusi amorioa,

 Onek emanik bere penetan

 Erremedio gozoa,

 Eta eziñik, orain ta gero,

 ¡Beti zorionekoa!

 

 ¿Nola nik esan nolakoa dan

 Jesusen amorioa,

 Jaiotzetikan ill arteraño

 Guri izandutakoa,

 Gu salbatzeko pozik iltzera

 Ez dalarik joatekoa

 Beti gurekin gelditu gabe

 Egiñik Santisimoa?

 

 Eta ¿nola nik azalduko det

 Jesusen azken pausoa,

 Ikusten badet noregatikan

 Gurutziltzatutakoa

 Zerura eskatzen, iltzerakoan,

 Neretzat barkazioa?

 ¡Kordegabea gelditutzenaiz

 Amorioak itoa!

 

 Zerua, lurra, eta denbora,

 Chimistak eta turmoiak,

 Eguzki, odei, eta mendiak

 Artutzenditu ikarak,

 Izutzendira, ¿zer gertatzenda?

 ¡Salbatzen dira gizonak!

 Onetarako agerturikan

 Amorioak indarrak!

 

 Amorioa! ¡zer zera bada

 Onen eder ta aundia?

 ¿Ez da zure gañ Zeru ta lurrik?

 ¿Zu zera denen nausia?

 "Jesusen biotz samur ura naiz

 Gizonarenzat guztia,

 ¡Beti an naukat jaiotzetikan

 ¡iltzeraño idikin!.

 

 ¡O nere Jesus on oneguia

 Biotzen Biotz eztia!

 Zu maite gabe irizitzekotan

 Kendu zadazu bizia,

 Zu zera nere salbatzallia

 ¡Aita chit maitagarria!

 Gurutze Santu Santu arretan

 ¡Amorioak jarria!

 

 ¡Beiratzen dizut! fedez beterik,

 ¡Zeruetako bidia!

 ¡Lagun zadazu! arren jasotzen

 Nere gurutze chikia,

 Mundura jaio, munduan bizi

 Eta mundutik joatia

 Utsa litzake, ez izatekoz

 ¡Zu ikusteko gloria!

 

 ¿Non dira bada eta zertako

 Emengo gauza guztiak?

 Gizon batzuen jakintasunak,

 Aberatsaren urriak,

 Eta guzien, pozik gabeko

 Pena ta-eraldi tristiak?

 ¡Utsa dira ta, an daramatzi

 Kearen gisa aiziak!

 

 Denak dijoaz beti betiko

 Gizona ¡bakart utzirik,

 Bakardadean arkitzenda ta

 Gelditzenda ¡erdi illik!,

 Lurrak ez dio ezer esaten

 Oso dago mututurik,

 Bañan Zeruak esaten dio:

 ¡Ez galdu amoriorik!

 

 Zureak ¡Jesus! egin ginduzun

 Egiñik Amorioa

 Jesusengandik Jesusengana

 Amorioa dijoa;

 Amorioa galdu ezkero

 Illa da gizon gaisoa,

 ¡Jesus! da bada Amorioa

 ¡Jesus! da bizi osoa.

 


inprimatu