inprimatu
Gaixoak!
Izenburua:
Gaixoak!
Sinadura:
Arzak, Antonio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arzak, Antonio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1888
Argitalpenaren urtea:
18
Alea:
Orrialdea:
156

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


¡Gaisoak!

 

Arzac, Antonio

 

 Urikalduak, ichas ta legorrean,

 Badiruri obitik gaur datozela

 Esanaz:-¡Begira ¡or! gure echean

 Zuen aurrean agertutzendan gela!

 Emakume bat belauniko lurrean

 Aurrak besoetatik daukazkiela

 -¿Non da aitacho, ama?-galdetutzean

 -¡Ogiya, amal-eskatzen diotela!-

 ¡O!... ¡Korri! ¡Korri zagun konsolatzera

 Alargun-umezurtzak! ta esatera

 Emen gatoz gu zuei laguntzera!

 Zerbaitengatik zera ¡bai! Donostia,

 Nere erri kutun ta paregabia,

 Karidadeak duen kabi maitia!

 


inprimatu