inprimatu
Euskal-erriko perlak
Izenburua:
Euskal-erriko perlak
Sinadura:
Arzak, Antonio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arzak, Antonio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1883
Argitalpenaren urtea:
9
Alea:
Orrialdea:
301-303

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Euskal-erriko perlak

 

Arzac Alberdi, Antonio

 

 Dizdizariak, egiazkoak,

 Jaunak Zerutik botatakoak,

 Odeiak ura daukun bezela

 Euskal biotzak gordetakoak,

 Dira: ¡malkoak!... Isurtzen ditu

 Gau eta egun mundu osoak,

 Baña neretzat eztira iñon

 ¡Euskal-errian bezelakoak!...

 

 ¡O erri maite maitagarria

 Malko iturri guztiz garbia,

 Maitasunaren, sentimentuen

 Eta negarren kabi chikia!

 ¡Pena bat daukat! siñistanazu,

 Zuri begira ¡ai! etorria,

 Gaur edo bigar zu emen utzirik

 Zernutara ¡gabe! joatia.

 

 ¡O Jaun aundia! ¿Zer da Zuretzat

 Zeru ederra onat jastia

 Ikusirikan nere erriak

 Dizun maitasun paregabia,

 Ikusirikan onen Fedia

 Dena garretan irazekia,

 Ikusirikan ¡Aita laztana!

 Zurea dala guzti-guztia?

 

 ¡Begirakitza Zeru-goietik,

 Zure Ama du bere jabia!

 ¡Beti elkarrekin izango dira

 Euskal-erria eta Maria!

 Ta lur ontatik Amerikara

 Dijoanean Euskal-umia

 ¡Anchen darama bere kolkoan

 Amacho oren kutun eztia!

 

 ¡An!... besoetan aurchoa zala,

 Euskaldun amak jarritakoa

 Erakusirik bere aurrari

 ¡Jesus! esaten ¡Izen gozoa!

 Erreguturik Kristau-Legean

 Ez bizitzekotz aingeruchoa

 Ill dedilla ¡bai!... beso aetan

 ¡Egin dezala betiko loa!

 

 Orazio su Zerura joanik

 Zerutik dator malko tantoa,

 Eroririkan perla eder onek

 Esnatutzen du ume gaisoa,

 Eta ikusirik amaren negar

 Eta arpegi doloreakoa,

 Aur chikiari jaiotzen zaio

 ¡Beste perla bat ederragoa!

 

 Azitzon dator; beste ama bat

 Irtentzenzaio bere bidera

 Mundu ontako gauz on guztiak

 Maitagarriro agertutzera,

 Jaun bat, Lege bat eta Erri bat

 Nola dituen erakustera,

 Mundurik-mundu gure artean

 ¡Sekulan illko eztan ¡¡¡Euskera!!!

 

 ¡O nere Ama! Etorri zera

 Gaur gu Markinan laztandutzera,

 Etorri zera zure semeak

 Pozaren pozez choratutzera,

 Etorri zera zure lengoko

 Atsekabeak chit aztutzera;

 D'Abbadie jaun ta sari emalleak

 ¡Malko batekin eskertutzera!

 

 Baña... ¡O Ama! ¡Ama Euskera!

 Zure semeak goaz iltzera,

 Sufrimentuak bialdzengaitu

 ¡Zeruan zutaz itz egitera!...

 Sufritu degu aski ¡Amacho!

 Baldin gaiztoak izan bagera,

 Iltzerakoan zugana gatoz

 ¡Arren! gauzabat zuri eskatzera.

 

 ¡Ama Euskera! ain ona zera

 Adituzazu gure erregua,

 Zure aurrean egiten degu

 Azkenik gure testamentua,

 Paper beltzean, malkoz bustirik,

 Gure eskuak izkribatua,

 Agoniako ordu estuan

 Animatikan jaiotakua.

 

 Esanzaiezu gure aurrai,

 Gutaz galdetzen duten ordua

 Gu ill giñala ezin bizirik

 ¡Euskal-Legea! galdu damu

 Lege santu au daukatela gauz

 ¡Oitura onak! beren barruan,

 Ta ¡zu! zaudela, sekuletako,

 Jaunak jarria oen kontuan.

 

 Esanzaiezu ill arteraño

 Bizitzeko ¡bai! mendi.ondua

 Erakutsirik ¡Ama garbia!

 ¡Zer usteltasun dagon Mundu

 ¡Esanzaiezu beren biotzak

 Idukitzeko beti Zeruan,

 Isuririkan malko tristeak

 Gure ezurrak diren lekuan!

 

 ¡Ama Euskera! ¡Ama Euskera!

 Orra non diran gure umeak

 ¿Zer? ¿ez dituza ezagutu

 ¡Negar gizonak! ¡negar andreak!

 ¡Negar gizonak, lotsarik

 Lotsaturikan ez egiteak,

 ¡Biotza ere igartu digu

 Izandu degun doakabeak?

 

 ¡Ez milla bider!... ¡Atoz malkoa!

 Itzakin eziñ esantakoa

 Zergatik zeran isill-isillik

 Izkuntzen izkuntz gañ-gañekoa

 Zergatik zeran ¡O ur tantoa!

 Sentimentuen itsas beroa

 Zeiñaren bagak mugitzen du

 Gure animen onzi gai oa!

 

 ¡Atoz!... Zu gabe ontzi gaiso au

 Ondar leorrez ingurutua

 Eztakit nola joan al liteken

 Ikututzera Zeru-portua,

 Baña badakit malko hatean

 Joaten bazaio ¡umill! sartua

 ¡Besoak zabal! datorkiola

 ¡Gure Jaungoiko errukitsua!

 

 ¡O nere erritar biotzekoak

 Ainbeste negar egintakoak!

 ¡Azi ditzagun ¡zuzen! aurchoak

 Erakutsirik gure malkoak!

 ¡Ederrak dira dolorezkoak!

 ¡O!... eta ¡zeñen baliosoak!...

 Munduan orla bizitakoak

 Dira Zeruan ¡zorionekoak!

 


inprimatu