Adoro te devote
Agur, agur Jainko ezkutatua,
Ardo-ogi antzpean or altxatua:
Zure-zurea da nere biotza.
Zu gogoratzeaz txoratzen da-ta.
(DENAK)
Gora Jesus! Artzaitxo gurea:
Bizkortu guri fedea
Arren iguzu. Amen.
Zentzuak aditu ezin zaituzte
Baņan entzute utsak siņets diteke:
Sinesten det Kristok esan guzia.
Ezin utsegiņa bai ta aren itza.
Gora Jesus! Artzaitxo gurea... etc.
Gurutzan gorde zan Jainkotasuna,
Emen bai ta ere Gizatasuna:
Alere nik biok ditut aitortzen
Ta lapur onaren eskea egiten.
Gora,Jesus Artzaitxo gurea... etc.
Zauririk, Tomak lez, ikusten ez tut,
Ta alere Jainkozko aitortzen zaitut.
In dazu nik beti Zu sinistea.
Zugan ustea izan, zu maitatzea.
Gora Jesus! Artzaitxo gurea... etc.
Jaunaren eriotz-oroikarria.
Bizia demazun Ogi bizia:
Zutzaz bizi bedi nere gozoa
izan zakizkio ezti gozoa.
Gora,Jesus! Artzaitxo gurea.. etc.
Jesus biotz bera, oi! errukitu.
Ta zure odolaz garbi nazazu:
Tanta bat aski da, ixuri zazu,
Ta gure kutsuak txautuko ditu.
Gora,Jesus! Artzaitxo gurea... etc.
Orain estalia or zauden, Jauna,
Arren gerta betik opa dedana.
Zeruan aurrez-aur zu ikustea,
Zure edertasunaz pozkidatzea.
Gora Jesus! Artzaitxo gurea.. etc.