inprimatu
Bi aurrak
Izenburua:
Bi aurrak
Sinadura:
Arzak, Antonio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arzak, Antonio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1890
Argitalpenaren urtea:
22
Alea:
Orrialdea:
303

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Bi aurrak

 

Arzac, Antonio

 

 Alargun pobre baten

 Besoetan,

 Churi ta flakua,

 Ikusi nuen atzo

 Aur chiki bat

 Umezurtz gasua!

 ¡O! ...eramaten zion

 Maiz kolkora

 Bere eskuchua,

 Bildoch batek bezela

 Billaturik

 Amaren berua;

 T'amak ematen zion,

 Beiñ ta berriz,

 Musu chit estua!

 ¡Zenbat ta zenbat pena

 Musuetan

 Zijoan bildua!

 ..............

 Beste aur bat, kontentu,

 Inguruan,

 Zebillen jostatzen;

 Bere begi ederrak

 Aur tristean

 Asi ziran jartzen,

 Gero, ondora joanik,

 Jostalluak

 Zizkan erakusten,

 Eta abiatu zan,

 Andik laster,

 Goguak ematen.

 Orduan far-irri bat

 Umezurtzak

 Zuen ¡ai! isurtzen,

 Ta aur pozgarri ura

 Alargunak

 Malkoz bedeinkatzen!

 ....................

 ¡O aberatsen aurrak:

 Azi beti

 Pobreak maitatzen!

 


inprimatu