inprimatu
Bi amak. (Emengoari)
Izenburua:
Bi amak. (Emengoari)
Sinadura:
Arzak, Antonio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arzak, Antonio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1889
Argitalpenaren urtea:
20
Alea:
Orrialdea:
443

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Bi amak. (Emengoari)

 

Arzac, Antonio

 

 ¡O Birjiña Maria!

 Aurra nitzanean,

 Zutaz itz egiñ zidan

 Amak magalean;

 Geroztik... ¡zenbat gauza

 Nere biotzean!

 ¡Zenbat, dena nerea

 Dan amarenean!

 ..............

 Gaur berriz ¡a! ... goizero

 Sartzen ikustean,

 Ta bere kopetean

 Ezpañak jartzean,

 ¡Ama!, esaten diot,

 Nik bart arratsean

 Bi ama nituela

 Amets egin nuen,

 Bat Zeruetan eta

 Bestea ¡zu! emen;

 Bietan zeiñ geiena

 Maite ez nekien,

 Ta Zerukoak zidan

 Orduan esaten:

 -¿Nork erakutsi zizun

 Ni orla maitetzen?

 ¡Zoaz ta maitezazu

 Ura ni baño len!

 Eta esan zakitza,

 Konsola dedien,

 Zeruko goi oetan

 Zenbat maite duten!-

 ¡O ama!... asirikan

 Zuri au kontatzen,

 Nere pozak itorik

 Nitzan ¡ai! esnatzen!

 


inprimatu