inprimatu
Beti maite!
Izenburua:
Beti maite!
Sinadura:
Arzak, Antonio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arzak, Antonio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1889
Argitalpenaren urtea:
20
Alea:
Orrialdea:
284-285

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Beti maite!

 

Arzac, Antonio

 

 Askotan ¡Jesus ona!

 Zait ¡ai! gogoratzen

 Ez ote zaitudan nik

 Egiaz maitatzen,

 Ta ala dan edo ez

 Jarririk pensatzen,

 Gau guztia, menturaz,

 Orla det pasatzen.

 

 ***

 

 Gero, ditudanean

 Choriak nabaitzen

 Kantari goiz-sentian

 Dirala esnatzen,

 Pisti guzti guztiak

 Batera mintzatzen,

 Loreak inzensua

 Dutela banatzen,

 Belarrik umillena

 Dala goratutzen;

 Eguzkia piskaka

 Nola dan irtetzen,

 Lañoak, urraturik,

 Zeruronz igotzen,

 Euskaldun mendiyetan

 Ermitak agertzen,

 Ta ezkilla, birunka,

 Mezatara deitzen,

 ¡A!... orduan ni ere

 Gozoro naiz asten

 Nola ez dakitala

 Bersoak egiten,

 Ta ezpaditut ere

 Denak izkribatzen

 Asko zaizkitalako

 Etorri ta joaten,

 Eguna pasatzen det

 Jauna adoratzen!

 

 ***

 

 Baña arratsa dator:

 Ta, oieratzean,

 Nere konzienzia

 Esamiñatzean,

 ¿Non dira nere obrak?

 Neri galdetzean,

 Itz onakiñ bakarrik

 ¡Ai! arkitutzean,

 Ta zerbait egiñ badet

 Begira jartzean

 Maiteak nai bezela

 Egiñ ote dedan...

 Orduak badijoaz,

 Loak ez nau artzen,

 Eta iduritzen zait

 Nagola ikusten

 Choriak arboletan

 Lotan nola dauden,

 Ametsetan bezela

 Loreak mugitzen,

 Bildots chikia ere

 Lo dala gelditzen

 Amaren anparoan

 Gaba iragotzen,

 Ta ermitak isillik

 Mendi egaletan,

 Ta gurutze batzuek

 Bide bazterretan,

 Ta eziñ konta ala

 Kanpo Santuetan,

 -Maite!-guri esanaz

 ¡Bakar! illargitan

 

 ***

 

 ¡O Jauna!... ¡zer ote naiz

 Ni Zure aurrean!

 Aundia da sortitza

 Zuri kantatzean,

 Aundia gero lotan

 Zugan gelditzean,

 Baña ni aundiago,

 Mendi egalean,

 Ermita chiki artan

 ¡Meza entzutean!

 ¡A!... Utsa da neretzat,

 Utsa, kantatua,

 Utsa lo gelditzea,

 Utsa esnatzea;

 Egunaz eta gabaz

 Nere izatea

 Da nere Maitearen

 Diña egitea.

 Egi-egiaz, obraz,

 ¡Maitea! deitzea,

 ¡Bai Jesus! Zuregatik

 Asnase artzea,

 Eta azkenekoa

 Zuri ematea!

 ¡Maitearen bizitzea!

 ¡Maitearen iltzea!

 


inprimatu