inprimatu
Berso xorta. (On Estanislao Jaime Labayru-koari)
Izenburua:
Berso xorta. (On Estanislao Jaime Labayru-koari)
Sinadura:
Arzak, Antonio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arzak, Antonio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1891
Argitalpenaren urtea:
24
Alea:
Orrialdea:
206-207

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Berso sorta. (On Estanislao Jaime Labayru-koari)

 

Arzac, Antonio

 

 Aingeruakiñ?...

 

 Entzutendet nonbaitetik musika

 Ta datorkit kantatzeko griña

 Badiruri gozatzen asi dala

 Biotzean senti dedan miña!...

 Ta musika alderatutzen dator....

 Ta ez dakit nola eta nora....

 Baña ¡gozo! kantari noa noski....

 Maitatzera... ¡an gora!... ¡an gora!

 

 ***

 

 Uso bakarra.

 

 ¡O zenbat, zenbat aldiz

 Nai luken egatu,

 Eta bere betiko

 Maitea billatu!

 ...............

 Nere anima dala

 Nork ez du pensatu!

 

 ***

 

 Maite.

 

 Besterentzako bizi

 Nor beretzat illik,

 O!... bizi onek ez du

 Bere parekorik!

 

 ***

 

 Jesus!

 

 Anima det erlia,

 Jesus da loria,

 Ontan egoten daukat

 Zorion guztia!

 

 Maite duenarentzat

 Gaur Zure Biotza

 ¡Zein gozoa izain dan

 Bigar eriotza!

 

 Esnatu Jesus maitetzen,

 Lo artu Jesus maiterik,

 Au ezpadegu egiten

 ¿Nola izan zorionik?

 

 Zurekin bakarrik

 Ez da ametsa au:

 Maite det!-Maite nau!

 

 Maite beza gizonak gizona Zugatik,

 Denonzat daukazkitzu besoak zabalik!

 

 Maite, maitagarri, maitatua!

 Esan t'esan, ta beti gogua.

 


inprimatu