inprimatu
Berso xorta. (Nere chikitako adiskide Alfredo Laffitte-koari)
Izenburua:
Berso xorta. (Nere chikitako adiskide Alfredo Laffitte-koari)
Sinadura:
Arzak, Antonio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arzak, Antonio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1890
Argitalpenaren urtea:
23
Alea:
Orrialdea:
434-435

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Berso xorta. (Nere chikitako adiskide Alfredo Laffite-koari)

 

Arzac, Antonio

 

 ¡Lur maitea!

 

 Ala hola enara

 Lengo kabira

 Nator gaur ni ere

 Jaio-tokira

 ¡Nork daki denborak

 Emanik jira

 Emen ote naizan

 Joango obira!

 .............

 ¡O aingeruchoak

 Zuen erdira

 Eraman nazute

 Zeru-glorira

 Utzi gabe joaten

 Erdal-erdira!

 Euskaldun joan nai det

 Nik lur-azpira!

 

 ***

 

 Berso-egillea

 

 Zu ¿zein da gizon ori

 Orren arlotea?

 -Choro gaiso bat, utsa,

 ¡Berso-egillea!

 Ez dakiena zer dan

 Aberastutzea,

 Eta mundu onetan

 Ondo bizitzea;

 Choriak bezela du

 Isilltzen gosea.-

 ¡O zu, gizon aberats,

 Jakintsun ernea!

 Ezpadezu mudatzen

 Munduko legea

 T'egiñ biotzik gabe

 Aurra jaiotzea,

 Gertatuko da gero

 Aur ark maitetzea,

 ..................

 ¡Tortolloa bezela

 Urrungaz illtzea!

 

 ***

 

 ¡Ostua erortzen...!

 

 ¡Dijua!... ara bruma ta lañua,

 Abo-zabalka asi da kanpua,

 Datorkio lua

 Zeña dan... ¡negua!

 

 ***

 

 ¿Non da?

 

 Baserricho artan

 Ollua karakaz

 Zegon,

 Egin du arrautza

 Billa zak, ene, non

 Dagon,

 -Ez dago kabiyan,

 Ez met'onduan, ez

 Iñon-

 Ta... ¡aur orren gisa

 Dabiltza gaur zenbait

 Gizon!

 


inprimatu