Ama maitea! Korrika gatoz
Arzac, Antonio
¡Ama maitea! korrika gatoz
armak arturik onera,
seme leyalak geran adetik
zare oñetan jartzera;
jakiña dago emendik zuzen
joango gerala behera:
gutaz beartzen bazera iñoiz
berriz aterako gera.
Pakea eta lana nai degu,
euskal-lege ta izkera;
baña otsairik etorzen bada
gutaz jabe egitera...
Jaungoikoa eta Fueroak
izanik gure bandera,
esango degu denok, illarte:
¡aurrera beti! ¡aurrera!