inprimatu
Ai!
Izenburua:
Ai!
Sinadura:
Arzak, Antonio (A., A. A.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arzak, Antonio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1882
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
Orrialdea:
167

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ai!

 

Arzac, Antonio

 

 Lo batetikan jaio,

 Ametsetan bizi,

 Munduko atsegiñak

 Gezurra izaki;

 Erri bat maite nuen,

 Aritz bat ez guchi,

 Biak ilzaizkit eta

 Nola bizi naiz ni?

 

 ¡O nere Jaungoikoa!

 Lurra nai det utzi,

 Nere iritzirako

 Supritu det aski ;

 Ez det ezagututzen

 Emen ezer garbi,

 Bakarrik ikusten det

 ¡Zerua! chit argi.

 


inprimatu