Itxur-aldatze
Arzabal, Joxanton
Joxe-ri emaztea ostu ziotenean,
pakeagatik, etzuan ezer esan.
Eta muuu! egiņaz aldegin zuan.
Bere alaba botxatu ziotenean,
pakeagatik, etzuan ezer egin.
Eta kurrinkaz egin zuen ospo.
Bere semeak goseak il zizkiotenean,
pakeagatik, etzuan iņor jo.
Eta beee! egiņaz izkutatu zan.
Etxetik bota zutenean,
pakeagatik, etzuan ezer esan.
Eta kolkaren gisa zokoratu zan.
Galtzak kendu ta atzea astindu zioten;
pakeagatik, ixilik gelditu zan;
orduan, arratoi batek,
"amen" batean tragatu zuan Joxe,
zingurria zelakoan.