Gizon bat behar dut sortu
Harzabal
Gorputza zabal
burua zapal,
ardoan duala indarra
zeruan betiko segurantza
eta ohean gaurko atsegiña.
atsegin itsugarria!!!
lilluragarria!!!
zorion bakarra.
begirik gabe, ikus ez dezan;
aurpegirik gabe, ikusia izan ez dedin;
beso motza ta ankak lurrari josita,
hunki ez dezan, mugi ez dadin.
orrotz batez elbarrituko diot mingaina,
poltsikuan eramango du bihotza
eta oinetan adimena.
ondoren,
buruan sartuko diot erloju haundi bat
egin dezan beti tik-tak, tik-tak...
eta alditan tirrin-tarran, tirrin-tarran...
ina honela
mateonbat
bizitzen dan eske,
egiten lo lasai ta aski
eta bere larrua ez dan
iñoiz izaten astindua
urrez eta izarrez
beren soinak jasten
eta beren buruak
diamantez hestutzen...
honelakoak
baidituzte gaur egun
hoiek...
hoiek baidira haiek.