inprimatu
Zakurra eta igelak
Izenburua:
Zakurra eta igelak
Sinadura:
Artola Larrañaga, Ramon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Ramon

Argitalpena:
La unión vascongada.
Urtea:
1892
Argitalpenaren urtea:
2
Alea:
195.zk.
Orrialdea:
3

Zakurra eta igelak

 

Artola, Ramon

 

 Zakur zar bat sebillen

 aspaldiyan miñez,

 erremedioakin

 sendatu eziñez;

 chit zarra izatia

 san zeukarren miña,

 argatik zuben beti

 gaiztokeira griña;

 Bere gisakorenbat

 alderatzen bazan,

 beldurrez zokuetan

 noiz nai gordetzen zan;

 bañan mendekorikan

 billatzen bazuben,

 letagiñ zorrotzakin

 purrukatzen zuben.

 Egun batez putzura

 abiya zan joaten,

 non dituben igelak

 kantuan sentitzen;

 eratera zanian

 ara alderatu.

 igelak etziraden

 batere ikaratu;

 ontan zakur miutzubak

 esan oidu "Isho;

 bestela nik saituztet

 ilko zenbait gasho",

 bañan igelak urtan

 bildurrik etzuten,

 eta beren lanari

 ekiten ziyoten,

 asarraturik oso

 zakurra, ayei

 saltaziyon gañera

 bertan zeudenari;

 bañan bestian nola

 askocho zekiten,

 ur pian bat batetan

 estali ziraden;

 zakurra miñez eta

 gañera nekian

 ibilli zan atzitzen

 sarturik ur pian,

 bañan askenerako

 urez bsterik an

 itota gelditu zan

 pustu pusturikan.

 .................

 Miña danian iñoiz

 barrenen sentitzen

 pasientziyak baitu

 erdiya sendatzen,

 bañon asitzen bada

 iñori mengatzen,

 azken pagua sayo

 barai etortzen.

 


inprimatu