inprimatu
VIIIgarren Somaketa
Izenburua:
VIIIgarren Somaketa
Sinadura:
Artola Larrañaga, Ramon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Ramon

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1882
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
Orrialdea:
248

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


VIIIgarren Somaketa

 

Artola, R.

 

 Bata da paletan

 maiz irakurriya,

 bata eta biya,

 eskuko neurriya;

 bai eta ere da

 urkitutzen era,

 iñoiz jatekoa

 bizirikan bera;

 iruba ta lauba

 dago alzaiduban,

 arkitzen da ere

 urrezko diruban;

 nintzalako egin

 bein beraren jabe

 geldituba nago

 baliyorik gabe;

 iruba ta biya

 asko ez da ona

 urriki det ontaz

 betia da gona;

 bata eta biya

 segiruban lauba,

 gustora jartzeko

 sabela ta auba;

 au bera da iñoiz

 plazan sartzen banaiz

 ikusten detana

 partidubetan maiz;

 bata eta lauba

 gure probinziyan,

 dago uri chori

 chiki bat mendiyan;

 ausen bera da guk

 jan izan deguna,

 ezurrik ez duben

 gauza guri ona;

 pistu ezkeroztik

 onembeste argi,

 ikusi liteke

 noski zer dan garbi;

 alaz era ongi

 ikusten ezpada,

 beste argi bide

 bai oraindik bada;

 billa zazu zer dan

 indarrik onena,

 eta anchen dezu

 arkituko dena.

 


inprimatu