inprimatu
Otsoak eta mirotza
Izenburua:
Otsoak eta mirotza
Sinadura:
Artola Larraņaga, Ramon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Ramon

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1886
Argitalpenaren urtea:
15
Alea:
Orrialdea:
555-556

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Otsoak eta mirotza

 

Artola, Ramon

 

 Otsoak eta mirotza

 

 Zulo batetik ziran

 garantu batera,

 sartu izan sei uso

 gariya jatera;

 eta jan zutenian

 nai ain jankai bera,

 bost bakirrikan ziran

 kanpora atera.

 

 Seigarrena izanik

 tripazaya oso,

 bertan gelditu izan

 baitzan gozo gozo;

 bada nola zekarren

 zer jana eroso,

 aurrera ere zion

 berari eraso.

 

 Onetan sentiturik

 soņu zerbaitena

 izutu ta mugitu

 zan zubela pena;

 baņan nola zekarren

 puzturik barrena,

 an ikusi zan sarri

 estura arrena.

 

 Sartu zanean iges

 bideko zuloan,

 ain zegoen lori ezen

 trabes gelditu zan;

 eta ikusirikan

 mirotzak ala an,

 joan ta bertan itorik

 segiran zuben jan.

 

 ..................

 

 Ezpada nai gaitzikan

 egitea janak,

 ez ibilli tragatu

 nairik baztar danak;

 bere neurri batean

 gelditzen ez danak,

 emango dizka bere

 burubari lanak.

 

 Arranoa eta Buzoka.

 

 Arrano eta buzoka

 Arrano bat gertatzen

 zala erdi miņez,

 lenago beziņ ariņ

 ibilli eziņez,

 buzokak esan zion,

 beterik arronkaz,

 geiago zala ura

 egaz eta ankaz,

 nola begiz, sudurrez,

 aboko indarrez,

 zentzuz, gorputzez eta

 lumaje ederrez.

 Arranoa izanik

 jakintsun azkarra,

 arren esankaiari

 egin zion parra;

 baņan berriro ala

 burlatu etzezan,

 zion bere pikardi

 pensatuban esan:

 -aizak, orrelakoa

 aizen ezkerotz i,

 eta nola denbora

 guchiko nagoen ni,

 utziko diat nere

 erregetza iri,

 oņazeak kendu nai

 banazkik gaur neri;

 ekartzen baldin badek

 katu bat biziya,

 arrekin ziok lan au

 egiņa guziya:

 emen aterarikan

 berari larruba,

 pechurako egingo

 nauk ik pegaruba,

 eta nere oņaze

 senti ditudanak,

 lotura berarekin,

 joango dituk danak.-

 Buzoka au enzutez

 pozturikan oso,

 katu billa segiran

 irten zan garboso;

 eta topaturik bat

 eguzkitan lotan,

 bere mende poz aundiz

 artu zuben bertan:

 baņan arekin egan

 zan denboran asi,

 penoso zuben bere

 buruba ikusi,

 atzaparrak sarturik

 katubak berari,

 bueltaka ziran biak

 putzura erori;

 eta katu gaisoa

 igari irtenik,

 buzoka an ito zan;

 etzan irten andik.

 ..................

 Onek ematen digu

 lezio bat guri,

 au da, ez egiteko

 burlik aundiyari;

 tiratutzen dionak

 chistaba goiari,

 ichachiko diola

 bere kopetari.

 


inprimatu