inprimatu
Otsoa, auntza eta artaldea
Izenburua:
Otsoa, auntza eta artaldea
Sinadura:
Artola Larrañaga, Ramon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Ramon

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1888
Argitalpenaren urtea:
19
Alea:
Orrialdea:
573-574

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Otsoa, auntza eta artaldea

 

Artola, Ramon

 

 Ardiyak zebiltzala

 ur eskiñ batean,

 beren ariyagandik

 zerbait apartean,

 auntza ikusi zuten

 alde beretatik,

 otsoak segitutzen

 ziola atzetik,

 eta izuz beterik

 ikusteaz ura,

 beren burubak bota

 zituzten putzura;

 auntza ere jechi zan

 ur baztar artara,

 bañan etzuben sartu

 nai izan urtara;

 ezpada saltatubaz

 arritik arrira,

 pasa zan errioan

 beste alderdira;

 andik egonik otso

 zarrari begira,

 ikusi zuben joaten

 oso urrutira,

 eta zegoan tokiya

 izanik kaskarra,

 berriz lengokora zan

 pasa auntz azkarra.

 An topoz egiñikan

 ariya ta biyak,

 galdea egin zion

 segiran ariyak,

 ia zekiyen ango

 ardiyak non ziran,

 eta eranzun zion,

 nola galduk ziran,

 otso bat jachirikan

 menditikan ara,

 aren igesi salto

 zirala urtara:

 eta zilipurdika

 ibillirikan an,

 itota nola urak

 zituben eraman,

 bera ere ezpalitz

 azkarchoa izan,

 anchen itoko zala

 gaiso aien gisan:

 bañon salto emanaz

 arritik arrira,

 pasa zala urean

 beste alderdira.

 ¡Zer azkartasuna dan

 zuk egin dezuna!

 esan zion, ariyak;

 ¡zer gauza! ¡zer lana!

 urian pasatzea

 arkaitz gañetatik;

 ori begik ichuta

 egingo nuke nik.

 Eta ala zeudela

 biyak jarduketan,

 beriz zuten otsoa

 ikusi chit bertan,

 eta abiyaturik

 beraren igasi,

 errioan pasatzen

 baitziraden asi;

 bañan erdi parean

 ziranean biyak,

 chirrist egiñik arkaitz

 gañean ariyak

 pitipun erori ta

 ito zan urian,

 eta auntza pasa zan

 lengoko bidian.

 ...............

 Urgullu geiegirik

 ez da bear izan,

 ez dedin bat gertatu

 ariyaren gisan;

 guk maiz besteren lanak

 errezak ditugu,

 eta gaizten zaizkigu

 artan jartzean gu.

 


inprimatu