inprimatu
Otsoa eta zakurra
Izenburua:
Otsoa eta zakurra
Sinadura:
Artola Larrañaga, Ramon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Ramon

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1890
Argitalpenaren urtea:
23
Alea:
Orrialdea:
421

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Otsoa eta zakurra

 

Artola, Ramon

 

 Otsoak urrutira

 bere zulotikan,

 ikusirik zakurra

 eguzkitan lotan,

 iruritu zitzaion

 zegoala illa,

 eta segiran joan zan

 jankai aren billa;

 eta belarritikan

 arturik segiran,

 zeramala zulora

 zezan gero an jan,

 zakurrak zalapartan

 alcharikan, ekiñ

 zion esanaz:-¿zer dek

 ik emen nerekin?-

 eta otsoak ura

 ikusteaz ala,

 bizirik eta oso

 indartsuba zala,

 esan zion:-ez artu

 egiñ au gaitzera,

 ni naizen tokiyan zu

 galduko etzera;

 bada nola luzaro

 eguzki berotan,

 zeunden, nonbait aztuta

 geldituba lotan,

 nai zinduztan eguzki

 berotik atera,

 eta eraman leku

 preskogo batera:

 ni ezbainaiz zure gaitz

 ustean ibildu,

 ezpada ez dezazun

 min charren bat bildu;

 eta ziolarikan

 zakurrak igarri

 gezurra zula esan

 bere edergarri,

 alaz ere eskerrik-

 asko zion esan,

 an borrokarik artaz

 moldatu etzezan;

 eta biyak ziarka

 alkarri begira,

 ziran andik nor beren

 tokitara jira.

 ..............

 Aundiyak aundiyari

 kozkarik eztiyo

 egiten, naiz arkitu

 biyak chic seriyo;

 chikiyakiñ okertzen

 badira aundiyak,

 orduban dira kontu

 eta komeriyak.

 


inprimatu