inprimatu
Otsoa eta zakurra
Izenburua:
Otsoa eta zakurra
Sinadura:
Artola Larraņaga, Ramon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Ramon

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1890
Argitalpenaren urtea:
22
Alea:
Orrialdea:
333

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Otsoa eta zakurra

 

Artola, Ramon

 

 Mendiyan zijoala

 artalde osoa,

 bere ingurutik zan

 pasatu otsoa;

 eta aren zakurrak

 ikusirik ura,

 esan zion-i aiz i

 emengo lapurra;

 ik ukan gure ardi

 on bat lengoan jan

 eta nere beldurrez

 itzan itzuli joan:

 -Ez nauk berriz esango

 orlakorik neri,-

 eranzun zion otso

 zarrak zakurrari:

 eta zakurrak berriz

 ari segiruban:

 -bai ik lapurtu ukan

 eta ik ukan jan:

 eta agerkaitzeko

 dala au egiya

 ara non dekan emen

 testigu ariya:

 -testiguba nik ere

 ekarriko diat,

 (esan zion otsoak),

 dakina badiat,

 erabakiko duna

 justuba naizela,

 lapurra egundaņon

 izan ez naizela-

 eta joan ta segiran

 testigu birekin,

 jira zan, katamotza

 eta arza rekin;

 eta zakur-ariyak

 arrazoi ta guzi

 joan ziran andik pisti

 char aien igasi.

 ................

 Onek erakusten du

 arrazoya ona,

 dala, baņan indarrez

 janziya dagona:

 utsetik dala jartzen

 okeriņorekin,

 eta ez fiyatzeko

 geiegi arekin.

 


inprimatu