inprimatu
Otsoa eta saguak
Izenburua:
Otsoa eta saguak
Sinadura:
Artola Larraņaga, Ramon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Ramon

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1887
Argitalpenaren urtea:
16
Alea:
Orrialdea:
246-247

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Otsoa eta saguak

 

Artola, Ramon

 

 Otso batek billatu

 zuben bein mendiyan,

 sagu bat umeakin

 zegoala kabiyan;

 zeņa gertatutzen zan

 luzaroan miņez,

 jan billa kabitikan

 atera eziņez.

 Otsoak ikusirik

 gaisoa aiņ estu,

 esan zuben beregan;

 -aurkez nadin prestu,

 eta au esateaz,

 nai ainbat janari,

 eraman ziyon zedin

 bertan jaten ari.

 Andikan geroz beste

 aldiya batean,

 tranpa zegoala otso

 zuloko atean,

 sagukume etako

 bat gertatu zan an,

 eta zuben otsoaz

 oroiturik esan:

 gizarajoa orda

 egongo zuloan,

 irteteko beldurraz

 ez eran ta ez jan,

 bada on ziyon egin

 len nere amari,

 eta bear diot nik

 egin gaur berari;

 eta esan bezela

 joanik beragana,

 topatu zuben zulo

 barrenen etzana,

 gosez eta egarriz

 auldurik guziya,

 denporaz galdu bear

 zubela biziya;

 eta ikustez ala

 miseriz ain estu,

 esan zion:-ez bedi

 batere estutu,

 nik aterako dizkat

 daukazkiyen penak,

 irikirikan ate

 ichita daudenak;

 eta segiran joanik

 zuloko atera,

 zepoari ziozkan

 indarrak atera;

 otsoarentzat zegoen

 zepo irikiya,

 salta eraiņ ta utzi

 baitzuben ichiya

 eta artaz bideak

 irikirik oso,

 libratu zuben otso

 zar zegoana preso.

 ..................

 Esan oidan bezela

 egin ezazu on,

 naiz emen eta naiz an,

 eztakizula non;

 bada ekar leizuke,

 ark ona ta poza,

 nola gaizki egiņek

 kaltea ta lotsa.

 


inprimatu