inprimatu
Otsoa eta igaraba
Izenburua:
Otsoa eta igaraba
Sinadura:
Artola Larraņaga, Ramon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Ramon

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1888
Argitalpenaren urtea:
18
Alea:
Orrialdea:
122-123

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Otsoa eta igaraba

 

Artola, Ramon

 

 Otsoak ikusirik

 igarabak urtan,

 nola bereganatu

 zuben arrai bat an,

 egonik bera bazter

 batean gordeta,

 legorrera zanean

 esan zion joanta,

 etzeukala echean

 ezer zer janikan,

 eta arrai urase

 naizukeala jan;

 eta arrantzalea

 izuturik oso,

 ikusitzeaz bere

 buruba an preso,

 segiran arraia ta

 bera jan etzitzan,

 esan zion: ez deike

 ori jauna izan;

 gaur da nere aiskide

 on baten eguna,

 eta nola baitetan

 biziro laguna,

 lenaz aginduba det

 arraia berari,

 eta ezin paltatu

 neioke gaur ari;

 bestetik gauza piska

 da au bedorrentzat,

 eta naiko otordu

 ederra arentzat;

 bada emendik ezda

 arkitzen urrian,

 sare zar bat dagona

 legortzen lurrian,

 eta mutur batetik

 artzen badu ura,

 ni naiz bastearekin

 sartuko putzura,

 eta an biyok neke

 aundirikan gabe,

 egingo gera naiko

 arraiaren jabe;

 eta ala arturik

 ontzat ark esana,

 sarri billatu zuten

 sare alde zana,

 zeņen otsoak ari

 firme el zeikion,

 edo zarpatik itzul

 egiņ etzeikion,

 trabatu erain ere

 baitzion lepotik,

 eta prest zan denboran

 jarri legorretik,

 igarabak saltarik

 oso ur aundira,

 andikan zion gogor

 sareari tira,

 eta iraulpeturik

 otsoa aurrerat

 zilipurdika joana

 izan zan urera.

 ...............

 Gizonak du tranzetan

 egor bear ernai,

 bere etsayak egiņ

 ez dakion zer nai;

 ala gaistoarekiņ

 badu zerbait tratu,

 aren itzik egitzat

 ez du bear artu.

 


inprimatu