inprimatu
Otsoa eta cherriya
Izenburua:
Otsoa eta cherriya
Sinadura:
Artola Larraņaga, Ramon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Ramon

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1887
Argitalpenaren urtea:
16
Alea:
Orrialdea:
15

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Otsoa eta cherriya

 

Artola, Ramon

 

 Zijoala ardiyak

 janikan otsoa,

 ase ta ezin eman

 zubela pausoa,

 billatu zuben loitan

 cherri bat etzana;

 aztalka ibillita

 zikinduba dana;

 eta piska batean

 begira egonik,

 esan zuben: eztet nai

 jan gauza zikiņik;

 izan liteke ere

 egotea miņez,

 eta nik ala dagon

 edo ez, jakin ez;

 noan, noan itsatsi

 ez daikidan miņik,

 eztet nai nik zikindu

 orrekin agiņik;

 eta kaso geiago

 egin gabe ari,

 segitu zion bere

 lengo bideari.

 ..............

 Zer jana izan eta

 gogorik ezpada,

 zer nai gauzagatikan

 aitzakiya bada;

 edo dala gaziya

 edo dala geza,

 eta faltik aundina

 da gogorik eza.

 


inprimatu