inprimatu
Otsoa eta bi ari. (Ipuia)
Izenburua:
Otsoa eta bi ari. (Ipuia)
Sinadura:
Artola Larraņaga, Ramon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Ramon

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1887
Argitalpenaren urtea:
16
Alea:
Orrialdea:
73-74

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Otsoa eta bi ari. (Ipuia)

 

Artola, Ramon

 

 Otsoa eta bi Ari.

 

 Bi ari zebiltzala

 mendiyan borroka,

 porrokatu naiean

 biyak alkar joka:

 otso zar itsusi bat

 joan zan berakgana,

 pozez zuben denboran

 ikusi zer jana;

 eta galde egiņik

 zer lan zuten ari,

 zergatik zien gogor

 egiten alkarri,

 -Jauna; eranzun zion

 batek segiruban;

 kulpak ditubelako

 jotzen det buruban,

 nere ardiyetara

 maiz da etortzen au,

 eta beren burutzat

 ezagutzen ez nau,

 bada gaur nai nioke

 kastigu bat eman,

 berriz segi ez dezan

 orrelako teman.

 -ŋTeman? eranzun ziyon

 segiraz otsoak,

 eztu temik egingo

 berriz temosoak,

 eta ura esatez

 erantzirik ortzak,

 ill zuen bereala,

 kentzeko indarrak.

 Segiruban nai zuben

 ito bigarrena,

 baņan ezaguturik

 asmo zekarrena,

 esan zion ark:-Jauna,

 eztet nik kulpikan,

 eztet egin nik bear

 eztan gauzarikan.

 Berdiņ da, esan zion;

 egin naiz ez egia,

 nik eztet berriketan

 jardun nai zurekin;

 ori ito det kulpa

 berak zubelako,

 eta itoko zaitut

 zu ez dezulako,

 eta eldurik ari

 bere lepotikan,

 ito zuben ta gero

 Idiyak zituben jan.

 ...................

 Gaiztoaren mendean

 eroritzen danak,

 beti izango ditu

 eskapatzen lanak:

 esan oi dan bezela

 dago ikusiya,

 gaiztoak nai dun arte

 onaren biziya.

 


inprimatu