inprimatu
Otsoa eta beorrak
Izenburua:
Otsoa eta beorrak
Sinadura:
Artola Larraņaga, Ramon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Ramon

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1889
Argitalpenaren urtea:
20
Alea:
Orrialdea:
411

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Otsoa eta beorrak

 

Artola, Ramon

 

 Beorrak zebiltzala

 belardi batean,

 ikusi zuten otso

 bat aldamenean;

 eta ziralarikan

 berataz izutu,

 etzuten izuz iges

 biderikan artu;

 ezpada bildu ziran

 guziyak batera,

 otsoari arpegi

 atzez ematera.

 Otsoak ikusteaz

 zirala elkartzen,

 eta ziozkatela

 atzeak ematen,

 bati zion siņu bat

 egiņaz otsegin,

 esanaz nai zubela

 arekin itzegin,

 belarrira gauza bat

 nai ziola esan,

 iņork bestek zer gauza

 zan jakin etzezan;

 zeņi eranzun zion

 segiran beorrak,

 arrek bi belarriyak

 zitubela gorrak

 eta obe zubela

 berak argana joan,

 aituko ziola zer

 esan nai zion an,

 eta ez izanikan

 otsoa aien diņ,

 jira ta joanzan senti

 zubela tripan miņ.

 ..................

 Onek erakusten du

 dala chit bearra

 chikiyak elkartzea,

 au dala indarra;

 zenbat balio duben

 iņoiz latztasunak,

 salbatzeko nor bera

 ta bere lagunak.

 


inprimatu