inprimatu
Otsoa eta astoa
Izenburua:
Otsoa eta astoa
Sinadura:
Artola Larraņaga, Ramon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Ramon

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1890
Argitalpenaren urtea:
22
Alea:
Orrialdea:
414-415

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Otsoa eta astoa

 

Artola, Ramon

 

 Mendiyan jabeturik

 astoaz otsoa,

 etzuben ill nai izan

 jankai ain gozoa;

 bada ito baņan len

 asto umill ura,

 beste gauzarik jaio

 zitzaion burura,

 esan zion:-asto bi

 ageri dituk an,

 eta ia ekarri

 arazten ditukan:

 jo zak gogoz tronpeta,

 egin zak arranza,

 deitu eiek igana

 datozen onuntza;-

 baņan astoa nola

 izuz illa zeguen,

 nai arren arranzikan

 eziņ egin zuben:

 eta otsoak ura

 ikusteaz ala,

 aren tronpetazorik

 aitutzen etzala,

 bera asi zan asto

 papera egiten,

 beste bi astoai

 aruntz otsegiten;

 baņan gizarajoa

 artan ari zala,

 arzaiyak nabaiturik

 otsoren bat zala,

 eta armak artuta

 joanik bere billa,

 an izan zan otso zar

 tranposoa illa.

 ...............

 Onek erakusten du

 zenbait zenzu gabe

 egiten diradela

 chapelaren jabe;

 eta batekin ezin

 tapatuz bi buru,

 gelditzen dirala ez

 chapel ta ez buru.

 


inprimatu