inprimatu
Otsoa eta akerra
Izenburua:
Otsoa eta akerra
Sinadura:
Artola Larraņaga, Ramon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Ramon

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1889
Argitalpenaren urtea:
21
Alea:
Orrialdea:
466

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Otsoa eta akerra

 

Artola, Ramon

 

 Otsoa amildurik

 bein mendi gaņetik,

 zinzillik zan gelditu

 arkaitz gain batetik;

 eta gertatzen zala

 chit neke aundiyan,

 itsatsirik azkazal

 zorrotzak, arriyan,

 gertatu etzediyen

 bea jo ta illa,

 orrubaz abiyatu

 zan laguntza billa:

 ontan aker bat alde

 gertaturik andik,

 eta aiturik aren

 negarrakain aundik,

 urrikaldu ta joanik

 beraren gaņera

 nai izan zuben larri

 artatik atera.

 Ala luzaturikan

 adar bat berari,

 otsoa goititu zan

 eldurikan ari;

 artaz on iritzirik

 otsoak orduban

 ziozkan milla esker

 on segiran eman,

 eta pentsatu zuben

 naitasun batekin,

 aurrera bizitzea

 biyak alkarrekin;

 baņan luzaro izan

 ez baitziran ala,

 bada egun batean

 gose zamar zala,

 otsoak zinzurretik

 ortzak sarturikan,

 ill zuben akerra ta

 segiran zuben jan.

 ..................

 Onek erakusten du

 gaiztoa danakin,

 kontu aundiz ibiltzen

 bear dala jakin;

 ez izatekoz lagun

 fiņ edo onikan,

 ez izatea obe

 dala lagunikan.

 


inprimatu