inprimatu
Osaba pillotan
Izenburua:
Osaba pillotan
Sinadura:
Artola Larrañaga, Ramon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Ramon

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1883
Argitalpenaren urtea:
9
Alea:
Orrialdea:
356

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Osaba pillotan

 

Artola, Ramon

 

 Plazan entero itsusi

 degu osaba ikusi,

 zartuta, blekau

 mutill guztien

 kontra jokatzen da asi,

 eta ez du irabasi

 

 Zartu da ta edadia,

 joan zayo lengo aidia,

 berak ez du nai

 aitu, zayonik

 galdu ebillidadia,

 ¡au! da debillidadia!

 

 Aisa asko diyo garbitu,

 Bekirik ez du argitu,

 ogeita laura

 amaika tanto

 bakarrak atara ditu,

 lotsagarri da arkitu.

 

 Bote mocha bazan artzen

 gisarajua zan lertzen,

 luzia egin

 ezkoroz berriz,

 kolkora zitzayon sartzen

 ongi eztzalako jartzen.

 

 Nekaturikan guziya

 zutik ezin zeguen iya,

 partidu orrek

 laburtu diyo

 amar urteko biziya,

 damutu zayo asiya.

 

 Lorikan ezin egindu,

 Ezur guztiyetan mindu,

 eztula eta

 katarro zarra

 ditu beregana bildu,

 gorputz zar gaisoa ildu.

 


inprimatu