inprimatu
Ortzak zirikatzeko zotzak
Izenburua:
Ortzak zirikatzeko zotzak
Sinadura:
Artola Larraņaga, Ramon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Ramon

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1884
Argitalpenaren urtea:
10
Alea:
Orrialdea:
543-544

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Ortzak zirikatzeko zotzak

 

Artola, Ramon

 

 Lengo egun batean

 ziran ostatuban,

 allegatu bi gizon

 jateko orduban;

 eta galdeturikan

 zer janik otezan,

 baietz zerbait izango

 zala ziyen esan;

 sarri para zituzten

 biyak mai batean,

 beste bazkaldarraren

 gandik apartean;

 zeņetarako berak

 nai baitzuten ala,

 jaten ari begira

 iņor etzegoala;

 asi ziran denboran

 eramaten jana,

 gustora abiyatu

 zuten beren lana;

 tragatzen zituztela

 igar ta eziak,

 ezagun zan zirala

 joan aruntz gosiak;

 etzuten ezer ere

 sobraturik uzten,

 platerak ogi mamiz

 garbitzen zituzten;

 ontan jan zutenean,

 garbitzeko ortzak,

 beren aurrean jara

 ziozkaten zotzak;

 eta sinisturikan

 batek beriala,

 ayek ere jateko

 izango zirala,

 platerara botarik

 asi zan pikatzen;

 maisardechoarekin

 segi zezan jaten.

 Lagunak ikusirik

 zer lan zuben asi,

 eta nairik zertako

 ziran erakutsi,

 esan zion:-ez dituk

 oyek jatekoak,

 ez baldinbada gauza

 chupatutzekoak:

 begira egiotek

 mai artakoari,

 nola diran au ere

 chupatutzen ari.-

 

 Au sinisturik, zotzak

 jan nai zitubenak,

 etzituben pikatu

 platerako denak,

 eta aurrera zuten

 segitu chupatzen,

 etziotela gusto

 ezerenik artzen.

 ................

 Mutil ez dituk oek

 gusto ezerenik,

 ez diat nai segitu.

 chupatzen zotzak nik:

 -Segi zak segi, ari

 gaitezen chupatzen,

 noiz bait asiko gaituk

 zerbait gusto artzen;

 nik uste diat obek

 bieutela izan,

 igual non itsasoko

 maņubaren gisan;

 gero egingo ditek

 beren probechuba,

 aboa gozatu ta

 lasaitu pechuba;

 badi nik diotana

 artu zak gogoan,

 illabete bi baņon

 lenago aboan,

 sentituko diagu

 ik eta nik anbat,

 zotz oyen gusto gozo

 ikaragarrinbat.-

 


inprimatu