inprimatu
On Klaudio Otaegi zanari
Izenburua:
On Klaudio Otaegi zanari
Sinadura:
Artola Larrañaga, Ramon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Ramon

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1890
Argitalpenaren urtea:
22
Alea:
Orrialdea:
109

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


On Klaudio Otaegi zanari

 

Artola, Ramon

 

 Klaudio ¿nora zera joan, nora, euskaldun maitagarriya,

 Lagutuzallien paltik aundina daukan denboran euskerak?

 Ainbesterañon galtzen baitu zu urrundutzeaz izkerak,

 Uzten dezun lur onek sentitzen du penaz mili ilgarriya:

 Denok dakigu zerala izan maisu estimagarriya,

 Itz jostaldiyak indartzen eta moldatzen kantu ederrak;

 Oinpean pasa bañan len gure izkuntz ederra erderak,

 Otzezti gozoz oso goititzen zendula euskal-erriya:

 Tachik gabeko euskaldun ona argitan gerta zaitezen

 Alcha nai dizut letraz dorre bat gaintu oi diranen gisan

 Egon zaitezen bere gañean, zutaz maiz oroi gaitezen:

 Gizon izkribalari aundiya baiziñalako zu izan

 Umanten gisan gaur Euskaria osoak zaitu koroitzen,

 Il ondorean bizi zaitezen euskal-letraren eleizan.

 


inprimatu