inprimatu
Kurrilloak eta olloak
Izenburua:
Kurrilloak eta olloak
Sinadura:
Artola Larraņaga, Ramon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Ramon

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1891
Argitalpenaren urtea:
25
Alea:
Orrialdea:
435-436

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Kurrilloak eta olloak

 

Artola, Ramon

 

 Sort alderditik jaiki

 ziran kurrilloak,

 pasaran ikusirik

 zelayan olloak;

 goitik otsegin zien:

 -agur aizpachoak,

 ongi neguba pasa

 zazute gasoak;

 gu guaz otzetikan

 berora igasi,

 sort alde ortan negu

 charra du ta asi;

 agur, agur adiyo

 uda berri arte,

 negubari egin pech

 bizi fuerte fuerte:

 zeņei eranzun zien

 olloak segiran:

 -ai zuekin egan or

 nor litezkean joan;

 ai nork leukaken zuen

 abillidadea,

 orren errez joateko

 orlako airea:

 baņan nekatu gabe

 geiegi bidean,

 egon bat egiņ obe

 zenuteke bian:

 atozte aizpachoak

 onuntz guregana,

 emen ezta paltako

 zuentzat zer jana;

 bidez nola dezuten

 egariyen fama,

 nai genduke guk artu

 leziocho bana;

 ikasi ta zuekin

 egatu dezagun,

 negu gaiztorik emen

 pasa ez dezagun:

 -bai, esan zien, pozik

 giņake jachiko,

 baņan or gu gizonak

 ginduzteke ilko:

 -a! orduban zuazte

 zuazte ortikan,

 eranzun zien ollo

 onak azpitikan;

 esanaz, bagenduke

 ongi egatuko,

 zuen jipoya bera

 genduke artuko;

 eta guk-obe degu

 bildur gabe bizi,

 eta ez egan zuek

 bezela ikasi;

 eta ala penakin

 joanik kurrilloak,

 penikan gabe ziran

 gelditu olloak.

 ...............

 Gu ere asko gera

 inbiriz bizitzen,

 beste degun denboran

 ongi-ikusitzen

 baņan badiogu gaitz

 charren bat ikusten,

 orduban eztiogu

 inbiririk artzen.

 


inprimatu