inprimatu
Kotorra eta katuba
Izenburua:
Kotorra eta katuba
Sinadura:
Artola Larraņaga, Ramon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Ramon

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1889
Argitalpenaren urtea:
21
Alea:
Orrialdea:
404

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Kotorra eta katuba

 

Artola, Ramon

 

 Katubak jipoirikan

 eraman etzezan,

 beiņ zion belarrira

 kotorra-ri esan:

 aren pikardik isil

 iruki zitzala,

 eta jankai onak maiz

 emango zitzala;

 eta eraturikan

 biyak itz arretan,

 katubak segitutzen

 zuben lapurretan:

 echekoak etzuten

 ontan arrapatzen

 zeren etzien ezer

 kotorrak kontatzen;

 baņan leiora irten

 ordukoz asten zan,

 salatzen barrenean

 zer pasatutzen zan;

 eta sarri jakiņik

 beak eta goiyak,

 katubak eramaten

 zituben jipoiyak.

 .................

 Itzontziya danari

 kontatu ez dezan,

 ez albada balio

 duben gauzik esan;

 zeren bera iguala

 dan non kanpan zarra,

 biyak dira dutenak

 jotzen soņu charra.

 


inprimatu