inprimatu
Koroicho bat Iparragirre Urrechuarra-ri
Izenburua:
Koroicho bat Iparragirre Urrechuarra-ri
Sinadura:
Artola Larraņaga, Ramon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Ramon

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1890
Argitalpenaren urtea:
23
Alea:
Orrialdea:
269-274

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Koroicho bat Iparragirre Urrechuarra-ri

 

Artola, Ramon

 

 Aspaldi ontan nere barrena

 zitzaidan mar, mar, mar ari,

 zerbait kantatzen ez niolako

 kantari euskaldunari;

 eta denbora joanean beren

 erasorikan lanari,

 gaur uztaitutzen diot koroicho

 bat gure Aitor onari.

 

 Nere lan onek eztu izango

 galazko gauza ederrik,

 eztu izango zillarrik eta

 eztu izango urrerik;

 ez eta ere disdiatzeko

 diamantezko perlarik,

 oen truk ditu izango beste

 gauza denborak ekarrik.

 

 Koroiarentzat billatu ditut

 osto igartu gabeak,

 aritz zarraren eskarapelak

 eta euskara loreak;

 berak bekostu ditzan kantari

 euskaldun ezin obeak,

 arbol santuba kantuz goititu

 zuben kantaren jabeak.

 

 Kanta dezagun kantu aundi au

 guk ere doņu eztiyan,

 kanta dezagun denok baturik

 aritz zarraren azpiyan;

 gaur makurtuba egonagatik

 lurra jotzeko zoriyan,

 gure dei santuz jarbailiteke

 lenaztik zuben gloriyan.

 

 Oraindik eztu oso berik jo

 arbol maitatu makurrak,

 oraindik fin ta sendo daukaizki

 lurpeko zaņak egurrak;

 oraindik osto berritutzeko

 din indar badu bai lurrak,

 oraindik eman litzake aritz

 zarrak urrezko ezkurrak.

 

 ĄO Jose Mari! baņan ŋnon degu

 guk zuk zenduben graziya,

 zure moduban banatzekoa

 euskal fedeko aziya?

 ŋnon zuk bezela arbol zarrari

 nairik luzatu biziya,

 adoratubaz jiratzekoa

 kantari mundu guziya?

 

 Eta arbola dala alde bat

 ŋnon degu gure euskera?

 ŋnork du maitatu izan zuk bezin

 su beroz gure izkera?

 zuk kantuz esan zeniguzunaz

 ongi oroitzen baikera,

 euskera galtzen bada lur entan

 ongi izango ezkera.

 

 Ala esan au ontzat arturik

 sinisturikan osoro,

 denok maitatu bear degu bai

 geren izkera gozoro;

 au ta onekin arbola, biyak

 ezkutatzera ezkero,

 lur maite onek ondore onik

 ez bailezake espero.

 

 Beragatikan biyak maiteko

 dituzu zure moduban,

 bai maitatu ta adoratuko

 ditugu beti munduban;

 etsayak iņoiz galdu ez ditzan,

 bedeinkatubaz kantuban,

 biziko gera beti bi gauza

 on aundi oen kontuban.

 

 ŋNon dira berriz oez gaņera

 soņu polit zuk jarriyak,

 euskal kantentzat sortzen ziņuzen

 doņu biotz-pozgarriyak?

 geroztik Franko argitaratzen

 diralarikan berriyak,

 guchi gelditzen dira zureak

 beziņ aztuezgarriyak.

 

 Zuk zenekizun kantatzen penak,

 zuk itz jostalluk kantatzen,

 zuk zere kantuz euskal-erriya

 parrez jartzen ta jostatzen;-

 ainbesteraņon ziran lur ontan

 jolas zureak gustatzen,

 errez ikasten ziralarikan

 eztira iņoiz aztutzen.

 

 Zuk zere oso maite zenduben

 gitar zarchoa besoan,

 arturik, nola erriyan ala

 mendiyan oro basoan,

 ziņan denboran jartzen kantari

 euskal izkera gozoan,

 entzunlariyak uzten zinduzen

 guztiz kontentu osoan.

 

 Zure kantukin alegeratzen

 ziran biltoki ta errik,

 alegeratzen erriochoak,

 alegeratzen iturrik;

 zuk kantatzean pozez ardiyak,

 etzuten jaten belarrik,

 zure kantari mendiyak ere

 jartzen zizkaten belarrik.

 

 Zure kantubak estimatubak

 dira chit euskal-erriyan,

 kantatzen dira Espaņian ta

 kantatzen dira Franziyan;

 Ameriketan kutuntzar daude

 badakizkite Asiyan,

 zure doņu ta kantak banatuk

 dirare mundu guziyan.

 

 Uda berriyan lorietara

 jaisten dan gisan intz ura,

 jachitzen ziran Zerutik doai

 graziyak zure zentzura;

 eta zuk berak banaturikan

 inzensubaren modura,

 ziran goititu ziņan inzensu

 gisan musaren zerura.

 

 An ziņanean gitarchoakin

 igo Parnaso mendira,

 Apolok deitu zizun iruri

 eder angoen erdira;

 eta berari esan zioten,

 ara euskaldunen lira,

 Iparragirre kantari mundu

 danari emana jira.

 

 Eta izen au entzun zanean

 musaren bizi tokiyan,

 segiran ango disdisten zuten

 izkribalarik erdiyan,

 arturik buru desestalikin

 errespeto chit aundiyan,

 para zinduzten euskaldunentzat

 zegon urrezko alkiyan.

 

 Negar dizute egiten geroz

 joan ziņalako emendik,

 negar gizonak, negar arbolak,

 negar iturri ta mendik;

 ŋbaņan zertako ordean negar

 egin joan arren mundutik,

 berriz lorien gisan goititzen

 baldin bazatoz lurpetik?

 

 Aurrera bizi zaitezen jaio

 izandu ziņan erriyan,

 zure ichura zere semeak

 pistu dizute arriyan;

 eta gaur onra aundiz alcharik

 plazacho baten erdiyan,

 betiko zutik ez ilkor zera

 gelditzen euskal-erriyan.

 

 Kopeta noble euskaldunena

 urteetan ez chit zarra,

 elurra beziņ zuriyak bere

 illea eta bizarra;

 bizkarretikan lira zinzillik

 maitetzen zuben gitarra,

 au da Aitor on Iparragirre

 Urrechu-arren izarra.

 

 ĄO! Jose Mari aundiya, zure

 seme au gaur naiz lanean,

 jardun koroi bat eginta zuri

 buruban para naiean;

 baņan iristen ez naiz orrunz ta

 mun egiņikan oņean,

 utzitzen dizut zere oinpeko

 oiņ arriyaren gaņean.

 


inprimatu