Kobrezko paziya eta burnizko pertza
Artola, Ramon
Paziya lagatzetik
zalako erori,
kolpe batekiņ egin
zitzaizkan zulo bi;
eta eramanikan
konpontzera bera,
onen tokiyan pertza
zuten lagatzera.
An para zuten baņan
nola burniya zan,
eta luzarochoan
ibilliya etzan,
erdoiyak janik; eskin
bat zitzaion ausi,
eta zar zar zar pisa
egiten zan asi.
Ontan paziya zuten
berriz echeratu,
eta onek, zanean
sukaldera sartu,
esan zion; kopeta
bezturik pertzari;
"ken ari ortik, zikin
zar ipurt beltz ori;
suba itzaldu baizik
eztek ik egiten,
eltzeari ezdiok
uzten irakiten";
eta kendu eraņik
zegoan lekutikan,
zinzillik bera jarri
zan lagatzetikan;
jarri bai, baņan sarri,
zan gaizki ikusi,
lotsagarri pertzaren
moduban itsusi;
bera zalako gaizki
konponduba izan,
pertzaren gisan pisa
egiten asi zan,
eta etzitzan oso,
su denak itzaldu,
zupaturikan zuten
urtutzeko saldu.
................
Askotan gertatu oi
dana baita ori,
par egitez parra-
garriyak iņori;
esanaz pazi zarrak,
bezela pertzari,
ken ari ortik zikin
zar ipurt beltz ori.
|