inprimatu
Kirkirrak eta igelak
Izenburua:
Kirkirrak eta igelak
Sinadura:
Artola Larraņaga, Ramon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Ramon

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1891
Argitalpenaren urtea:
24
Alea:
Orrialdea:
209-210

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Kirkirrak eta igelak

 

Artola, Ramon

 

 Nola kirkirrak, ala

 igelak, kantari,

 ziralako egiņal

 guziyan maiz ari,

 kejak joan zitzaiozkan

 legoi erregeri,

 ain gogor kantatzen ez

 uzteko ayeri;

 eta onzat arturik

 erregeak ura,

 eman zioten urte

 beteko denbora,

 lur ura libratzeko

 irteteko andik,

 aren mendean ziran

 alderdietatik;

 baņan nola ibai bat

 pasa bear baitzan,

 eta au pasatzea

 kirkirrentzat gaitz zan,

 alaz ere denboraz

 zezaten pasatu,

 zubi bat egitea

 zuten an pensatu;

 eta arturik lagun

 egiteko lanak,

 oso zubi egille

 onak armiarmak,

 utzirik kantak eta

 kanta kontuk oso,

 zioten denak gogor

 lanari eraso.

 Igelak ezertara

 sayatu etziran,

 non beren indarretan

 piyatzen baitziran;

 esanaz, gu igari

 dakigunak gera,

 eta noiz nai ur ortan

 pasako baikera:

 baņan azken eguna

 irichi zanean,

 eta denak urtara

 sartu ziranean,

 bukatuba zegola

 ordukoz zubiya,

 etorririk ur-alde

 bat izugarriya,

 kirkirrak ziran pasa

 zubiyan, eta joan,

 eta igelak urak

 zituben eraman.

 ...............

 Onek erakustendu

 langillea danak,

 geldi beren egingo

 ditubela lanak;

 baņan bada alperra

 naiz azkarra izan,

 gertatu litekela

 igelaren gisan.

 


inprimatu