inprimatu
Katuba eta espilluba
Izenburua:
Katuba eta espilluba
Sinadura:
Artola Larraņaga, Ramon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Ramon

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1889
Argitalpenaren urtea:
21
Alea:
Orrialdea:
403

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Katuba eta espilluba

 

Artola, Ramon

 

 Kazubela batetik

 esnea churkatzen

 ari zala katuba

 tripa guri jartzen,

 espillu bat egonik

 zutikan aurrean,

 bere irudindea

 ikusi zuben an;

 eta oroitu gabe

 ura bera zala,

 sinisturik an beste

 katuren bat zala,

 ari zana gozoro

 esnea churkatzen,

 inbiriyaz jarri zan

 deabrubak artzen;

 eta berriz esnerik

 ark eran etzezan,

 zion kopeta beltz, beltz,

 jarririkan esan,

 ezpazan joaten andik

 esnea utzita,

 gaitzez irtengo zala

 ark eragotzita;

 baņan nola egiņ ez

 baitzion kasorik,

 eta etzuben ere

 mugitzen pausorik,

 errabiz salta zion

 gaņera berari,

 bere azkazalakiņ

 jarri nairik eri:

 baņan buruz jorikan

 espillu aundiya,

 kristala egiņ zuben

 milla puska iya,

 eta iraulirikan

 beraren gaņera,

 azpiyan lardatuba

 izandu zan bera.

 ................

 Espillu ontan bertan

 begira dezagun;

 guk beste onenbeste

 egiņ ez dezagun;

 utzi deiogun jaten

 guziok alkarri,

 ez dezagun kalterik

 gerentzat ekarri.

 


inprimatu