inprimatu
Katua eta chakurra
Izenburua:
Katua eta chakurra
Sinadura:
Artola Larraņaga, Ramon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Ramon

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1891
Argitalpenaren urtea:
24
Alea:
Orrialdea:
268-269

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Katua eta chakurra

 

Artola, Ramon

 

 Katuak achaparra

 eltzean sartuta,

 atera lukainka ta

 ortzetan artuta,

 zeramala, echeko

 chakurrak galdetu

 zion, nondikan zuben

 jankai ura artu;

 zeņi eranzun zion,

 eltzekoa zala,

 eta iguala beste

 bat ere bazala:

 ark buruba sartuta

 ortzakin atera

 zubela, eta egin

 zezala lan bera:

 eta chakurra joanik

 sinisturik ala,

 eltzea irakiten

 gar gar gar zegoala,

 eta begiramenik

 ezer para gabe,

 presaz egin nairikan

 lukainkaren jabe,

 kolpez muturra sartu

 zuben an eltzean,

 baņan non billatuko

 zuben iguala an

 muturra kiskalita

 dardar eltzeari

 eragiņik, eltzea

 baitzuben irauli;

 eta saldaz berriro

 errerikan bera,

 zan itzul karrasika

 kanpora atera.

 ..............

 Tontoa asko aldiz

 du abillak galtzen,

 dalako bere esan

 paltsorara jartzen;

 ala, tontoak begik

 biaitu argitu,

 ez dedin chakurraren

 gaiean arkitu.

 


inprimatu