inprimatu
Kastora, trikuba eta erleak
Izenburua:
Kastora, trikuba eta erleak
Sinadura:
Artola Larraņaga, Ramon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Ramon

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1889
Argitalpenaren urtea:
20
Alea:
Orrialdea:
433-434

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Kastora, trikuba eta erleak

 

Artola, Ramon

 

 Kastora izanikan

 kutiziosoa,

 egun batez nai zuben

 jan ezti gozon;

 eta zerbait denboran

 pensatzen egonik,

 esan zuben: trikuba

 billatu biet nik.

 Sarri billatu ere

 egin zuben bera,

 eta biyak igorik

 mendiska batera,

 erakusten ziola

 echolacho bat an,

 zion engaņatzeko

 itz modutan esan,

 ezti tokiya zala

 eche chiki ura,

 eta amil zezala

 andikan putzura,

 bada erleak eltzen

 asiyagatikan,

 etziotela ari

 egingo gaitzikan;

 eta ala egiņa

 zeukaten eztiya,

 bien artean jango

 zutela guztiya;

 trikubak arturikan

 ontzat ark esana,

 segiran arrimatu

 zan echolagana,

 eta bizkarrarekin

 amildurik bera,

 erle guziyak ziran

 kanpora atera,

 eta asi zitzaizkan

 kozkaka berari;

 baņa nola baitzan gaitz

 miņ ematen ari,

 zeņen berak geiago

 baitzien ematen,

 ziran igasi denak

 asi andik joaten,

 eta billaturikan

 kastora bidean,

 zebillela sasiyan

 gorde eziņean,

 denak batean eldu

 zioten berari,

 eta eziņ ziena

 egiņ trikubari,

 arekiņ egiņ zuten,

 ura zuten autsi,

 zaurituta baitzuten

 begi gabe utzi.

 ...............

 Gauza berriyak askok

 sortu oi dituzte,

 beretaz on aundiyak

 dituztela uste;

 eta egiņ ondoren

 iņoiz zenbat kalte,

 baliatutzen dira

 beren partez beste.

 


inprimatu