Kamelluba
Artola, Ramon
Au berez oso jibosoa ta
molde gabea izanik,
ederragorik munduban uste
etzuben beste bat zanik;
otsoagatik esaten zuben
itsusi puska bat zala,
leporik jira ezin zubena
licharrero bat baitzala:
astoagatik baldan bat zala
belarri luze ta guzi,
eta tontoa, bere igualik
etzala beste ikusi:
arzagatikan berriz, zubela
korputz trakez to zatarra,
muturra oso itsusiya ta
jenioz zala zakarra;
eta onela guziakgatik
zubela beti zer esan,
beta ederra zala ustean
panparroikiro bizi zen:
bada onela zala eta bein
bere joaneran mendiyan,
bide sior bat pasa eziņik
oso irrisku aundiyan,
arkitzen zala artu naiean
beste bide bat obea,
anka batekin irrist egiņik
jo zuben mendiz goi bea;
eta kolpeaz gelditurikan
zenzu gabe ill moduban,
gisa arretan egon zan korde
gabe iru lau orduban.
Aldi char ura etzan ta egin
eta kontura zanean,
bere buruba arkitu zuben
zutik ur eskin batean;
eta ur artan ikusirikan
errenu here iguala,
sinistu zuben erreņu ura
animaliren bat zala;
eta begirik ezin zubela
ura ikusi ta jira,
esan zuben-ŋni non nabill emen?
ŋni zeri nago begira?
gure lurretan ezta ikusten
modu ontako gauzikan,
animalirik orren zatarrik
orren itsusi puskikan;
bere burubak diruri eltze
bat belarritik gabea,
eta lepoak ustai oker bat,
korputz neurriyan du mea;
gaņean berriz konkorra dauka
jiba du, eta aundiya,
orren bizkarrak diruri dala
Akelarreko mendiya:-
eta onela, egon ondoren
begira zangar zar ari,
aiskidea:-ŋzu nor zera?-zion
galdetu gero berari;
baņan erreņu bereak nola
etzion ezer eranzun,
ba,-au gorra da dudikan gabe,-
bere artean esan zun;
palta geiago ditubenikan
danik eznuke esango,
munduban patu gaiztogokorik
ezta beste bat izango:
eta aupean oek esanaz
asi zanean mugitzen,
ikusi zuben animali ark
ere ziola segitzen;
eta zain charrak emanik artaz
proga gisan zan gelditu,
eta besteak ere etzuben
ankik aurrera mugitu:
arretaz oso sinisturikan:
ura erreņu bat zala,
ark an ikusten zubena, bere
ichura baizik etzala,
esan zuben-Ąai! patu char nerez
ni neroni naiz gauz ori,
nerau zer naizen kontura ez naiz
orain artean erori;
palta guziyak gaņean dauzkat,
au da martiri gogorra,
gelditzen zaidan poza, bakarrik
da ez naizela ni gorra.-
........................
Burlosorik aundinak
burlagarrik izan
oi gera, kamelluba
gertatu zan gisan;
gerok izanik jiba
klase denen jabe,
ez baikera pasatzen
burlik egin gabe.