Jolascho bat. Nagusia eta maiztarrak
Artola, Ramon
Eche baldar samar bat
Pasai San Juangoan,
jabe gabe gelditu
zan iya lengoan;
nagusiya izanik
oso gizon ona,
luzaro Donostiyan
bizitzen dagona;
eta maiztarrak berriz
arrantzale zarrak,
eskale onak baņan
pagatzalle charrak.
Oek, nausiyak beti
gaņean zituben,
zuben eche zarraren
kejaz baitzituben,
batean ituitea
zutela oiyera,
bestean aba zarra
joan zala lurrera:
urrena berriz itsas
aldeko balkoiya,
autsi ta joan zirala
itsasora iya;
eta isildu zezan
maiztar jende ura,
maiz eragiņarazten
zuben egitura;
baņan errentarikan
kobratzerik etzan,
onetarako beti
zerbait espa baitzan;
arraiyak oso guchi
ematen zubela,
edo tresnak galduta
jiratzen zirala.
Giza modu oetan
zirala batean,
pipa fumatzen bere
echeko atean
zegoala nausi ona
sosegu osoan,
maiztar charrak berriro
zitzaizkan aruntz joan,
esanaz:-ŦJauna, autsi
zaigu eskallera,
eta amona joan da
goi goitikan beera,
eta aren moduban
joan ez gaitezen gu,
arren lenbailen konpon-
arazo bear du;
zeņei eranzun zien
korajez beterik:
-Ez nua konpontzera
geiago echerik:
gastatzen segitzekoz
prochurikan gabe,
naiago det aurrera
izan echegabe;
ala, ez onuntz bildu
berriro kejikan,
zuazkitet betiko
nere aurretikan;
berriz ez nazazuten
sutu onenbeste,
zuentzat echia ta
an konpon zaitezte;
...................
...................
-bai baņan; esan zion,
maiztarrak segiran,
ezin konpon gindezke
echearekiņ an;
bere gaņean zenbait
zenso omen ditu,
ala degu lendanaz
zenbait aldiz aitu;
eta nola ezdegun
nai guk kargik artu,
naibadu jabetuko
gera bai artaz gu,
baņan onetarako
ezer trabik gabe,
bedorri geldituta
zensoaren jabe.
|