inprimatu
Iziar-ko Ama Birjiñari, bere bidagorako moldaeracho bat
Izenburua:
Iziar-ko Ama Birjiñari, bere bidagorako moldaeracho bat
Sinadura:
Artola Larrañaga, Ramon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Ramon

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1884
Argitalpenaren urtea:
11
Alea:
Orrialdea:
300-301

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Iziar-ko Ama Birjiñari, bere bidagorako moldaeracho bat

 

Artola, Ramon

 

 Nere indar aundiko

 Deseoak diña

 Balirake egingo

 Nuke alegiña

 Kantuz alabatutzen

 Maria Birjiña,

 Aingeruak Zeruan

 Duten erregiña.

 

 Bañan nola ez naizen

 Biziro aituba

 Eta ez ere doaiz

 Sobra ornituba,

 Donzela apaintzeko

 Mundura deituba,

 ¿Nola izan liteke

 Nigandik goituba?

 

 Bada goitze tokiyan

 Jechiko det beera,

 Aldetik ikusteko

 Izan dedin era;

 Bista gal leiguteken

 Disdirak atera,

 Eta erreiñupean

 Parako det bera.

 

 Maiz junten ziralako

 Erreguk Zerura

 Aldetik lagun zeigun

 Jechi zan mundura;

 Eta arrimaturik

 Itsas ingurura,

 Iziarren billatu

 Zan bere ichura.

 

 Geroz gure artean

 Arkitzen da ama,

 Deba politak bere

 Perlatzat daukana;

 Itsaso kantaurien

 Gordetari dana,

 Penatuen poz billa

 Nekatzen eztana.

 

 Nola litezke ontaz

 Penatubak aztu

 Gertoietan arkitzen

 ¿Diranean estu?

 Jakiñikan ematen

 Dakiela esku,

 Nola ez deitu ¡¡arren

 Libragaitzatzu gu!!

 

 Barku ta barkuchoak

 Itsasoan galtzen,

 Dabiltzanean askok

 Baitiote deitzen;

 Eta eskarichoa

 Dielako aitzen,

 Ditu estura triste

 Artatik libratzen.

 

 ¿Bat bakarrik ote da

 Orduban izango,

 Graziyak ez dizkanik

 Amari emango?

 ¿Ator ezta beragana

 Ondorean joango,

 Eta esker berriyak

 ¿Emanaz egongo?

 

 Gu gatik dubelako

 Berak erregututzen,

 Denbora charrak ditu

 Askotan ondutzen;

 Aizeari indarrak

 Diozka kendutzen,

 Eta dira itsaso

 Zakarrak leguntzen.

 

 Nola ichas-gizonak

 Ala gerrariyak,

 Berekin dauzkatenak

 Ez-bear aundiyak,

 Maria-gana para

 Bitzate begiyak.

 Eta ark sendatuko

 Dizkate zauriyak.

 

 Nekazaleak baldin

 Zerbait atsekabe

 Badu enri geiegiz

 Edo euri gabe,

 Biotzez eskitzea

 Du Amari obe,

 Egin dedin Abostu

 Bete baten jabe.

 

 Gazte eriya bada

 Edo zar elbarra

 Daukana biotzean

 Pozaren bearra,

 Pensamentuz allega

 Bedi Iztarra,

 Eta Mariek dio

 Aituko negarra.

 

 Bada berak gugantzen

 Baldin badu poza,

 Dalako pama duben

 Gisan milagrosa,

 ¿Nork eztio egingo

 Berari promesa

 Bere eleizachoan

 Entzuteko meza?

 

 Guk ere billa zagun

 Geren ama ona,

 Beti urrikarriyen

 Zalanzan egona;

 Gu gatik bere seme

 Jaun goikoagana,

 Egunaz eta gabaz

 Erreguz dagoana.

 

 Ia mugi gaitezen

 Mugi euskaldunak,

 Iztarra abiya

 Gaitezen lagunak;

 Orain dira bertara

 Joateko egunak,

 Goazen fede bizi bat

 Beti diogunak.

 

 Gure joan-era asko

 Du estimatuko

 Orain ta gero eztu

 Onetaz aztuko;

 Penak erakutsiyaz

 Bertan balauniko

 Jartzean da berriro

 Gutaz kupituko.

 

 Esker diogun gugan

 Dankan ontasuna,

 Aurrera eman deigun

 Zoriontasuna;

 Eskatubaz pakea

 Eta osasuna,

 Zeña dan mundu ontan

 Daguen ondasuna.

 

 Nola gure kontuba

 Berak baitakarren,

 Bere eskutik utzi

 Ez gaitzala arren;

 Erregu igiogun

 Geran arte emen,

 Gero denok Zeruan

 Sartu gaitzan. Amen.

 


inprimatu